Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Egitarau “zabala eta txukuna” prestatu dute Landako Gunean jarriko den Txosnagunerako

Egitarau “zabala eta txukuna” prestatu dute Landako Gunean jarriko den Txosnagunerako

Durangoko Txosna Batzordeak biltzen dituen izaera ezberdinetako 14 eragileek, jaietarako egitarau “zabala eta txukuna” prestatu dute urriaren 9tik 18ra ospatuko dituzten San Faustoetarako. Landako Gunean lehenengoz kokatuko den Txosnagunetik “herritarron gehiengoarentzako jaiak antolatzen ahalegindu” direla azpimarratu ondoren “txosnagune finko” baten beharra aldarrikatzen dute.

Kokagune berriaren baliabideak kontuan hartuta, “txosnak espazio ezberdinetan” banatuko dituzte eta Landako Gunearen kanpoaldean “sukalde zerbitzua izango duen karpa, barrak eta agertoki bat kokatuko dira”. Erakustazoka barrualdea berriz, hiru gune egongo dira eta bakoitzean estilo ezberdinetako kontzertu eta musika uztartuko dira.

Urriaren 9an abiatuko den egitaraua, “ixteko arriskuan dagoen Intxaurre Elkartearen eskutik” hasiko da, eta Bizkarki 1937 zanpantzarren kalejiraren ostean txupinazoa piztuko dute arratsaldeko zortziak aldera.

“Adin eta gustu ezberdinetarako ekintzak” antolatu dituztela adierazi ondoren, kontzertu eta bestelako agerraldiez gain umeentzako sorkuntza eta sukaldaritza tailerrak, puzgarriak eta ipuin kontalariak ere tokia izango dutela aipatu dute.

Ohiko erreka jaitsiera, tortilla eta paella txapelketak, haragi-erre dastaketa, gazte eguneko bazkaria eta olinpiadak edo mozorro egunean urrun direnekin gogoratzeko egingo den elkartasun bazkariak ere ez dute huts egingo egitarauan.

Bertsolari eta trikitilarien ekitaldiez gain, “denetariko musikaz gozatzeko aukera” egongo da. Bertan jarritako oholtzetan egongo diren Los Zopilotes Txirriaus, The Riff Truckers, La Jodedera, Las Tea Party edo Bad Sound Systemen agerraldiez gain Luhartzek joko duen erromeria edo Anarik eta Gorantz Erorik iluntzetan eskainiko dituzten musika ekitaldia lasaiagoak ere egongo dira.


Gune finkoaren beharra

Txosna Batzordeak biltzen ditun eragileak “prentsatik” izan zuten aurtengo kokagunearen berri, “jaiak hasteko hiru hilabete eskasen faltan”. Erabakia “berandu” hartu zela salatu ondoren “txosna gune berri honetara egokitzeko antolaketa aldaketak esfortzu eta lan handia” eman diela kritikatu dute.

Horregatik, eta etorkizunera begira, “udalak gurekin batera txosna gune finko bat adosteko prozesu bat” hastea beharrezkoa ikuste dute. Eta elkarrizketetan txosnak jartzeko “aukera desberdinak aztertu” beharra adierazi dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados