Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Edan taldearen saioa eta artista nafarrak nabarmenduko dira Iurretako Sanmigeletan

11 urteko etenaldiaren ondoren, Edan taldeak ‘Azken ardau dantza’ ikuskizuna eskainiko du.

Urte biko geldialdiaren ostean, bueltan dira Iurretako San Migel jaiak eta aurten protagonismo nabarmena izango dute herritarrek osatutako Edan taldearen saioa eta Nafarroatik etorritako musikari eta dantzariak. Gainera, ohiturazko Doniel-Atxa, dantzariak, bazkariak, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen agerraldia eta bestelako ekitaldiak tartekatu dituzte egitarauan.

2011ko Sanmigeletan Edan erromeria taldeak eskainitako agerraldi gogoangarriaren ostean, Iurretako eta Durangoko gazteek osatutako taldeak ikuskizun berria eskainiko du, oraingoan ‘Azken ardau dantza’ izenburuarekin. Ekitaldia irailaren 30ean izango da eta saioa Baske Street Boys eta Gora Etorri taldeen agerraldiekin osatuko da.

Nafarroatik gerturatutako artistak protagonismo nabarmena izango dute aurtengo jaietan, Zangotzako Rokamador taldea gonbidatu baitute urriaren 2ko saiorako; egun horretan arituko da Patxi Larralde musikari baztandarra, jauziak eta mutil dantzak jotzeko; eta Puro Relajo taldeak girotuko du irailaren 23ko erromeria.

Emakume artisauen azoka

Sanmigel jaiei hasiera emango dien ohiturazko Doniel-Atxa eta dantzarien azken entsaioa irailaren 28an izango badira ere, ospakizunak bihar egingo den Emakume artisauen azokarekin abiatuko dira.

Jaiak urriaren 2an agurtu orduko, marmitako lehiaketa (24an), tortilla txapelketa (30ean) eta jubilatuen, gazteen eta herri bazkariak; Lehian (24an), Altxa Porru (28an), Lotxo (30ean) edo Luhartz (urriak 1) taldeen erromeriak; Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ekitaldia (25ean); Sputnik goitibeherak (24an); edo Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Igor Elorza eta Nerea Elustondo bertsolarien ekitaldia, gai jartzailea Ainhoa Urien izango dela (30ean).

Jaien antolaketaz arduratu diren Iurretako Udalak eta herriko hainbat elkartek, jaietan “eraso sexistarik ez dela onartuko” azpimarratzeaz gain “erasoen aurkako protokolo bat martxan egongo dela” gogoratu dute. Erasorik jaso edo horrelako egoeraren aurrean laguntza behar izanez gero, 688755000 telefonoa jarri dute eskuragai.

Kartel egileak

Jaiak iragartzeko kartel lehiaketa Eñaut Aiartzaguenak (helduen atalean) eta Joanex Izurietak (umeen atalean) irabazi dute. Diseinuan, marrazkigintzan eta komigintzan lanean diharduen Aiartzaguenak aurretik ere irabazia du lehiaketa hainbatetan.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados