Banner en desktop Banner en moviles
AECC Bizkaia
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Kultur Gunea Durango
Azoka Idiomas

Durangoko XX. zesta punta txapelketak 24 pilotari bilduko ditu

Argazkia: Luis Iturrioz.

Asteburu honetan, maiatzaren 25 eta 26an, Durangoko Euskal Jaien astearen barruan jokatuko den Euskal Jaiak Zesta punta Txapelketaren XX. edizioaren lehen kanporaketak jokatuko dira. Hurrengo asteburuan, ekainaren 1 eta 2an, ere kanporaketak jokatuko dira eta final nagusia ekainaren 8an izango da.

Durango Jai Alai (DUJA) elkarteak antolatutako txapelketak 24 pilotari bilduko ditu, mutilen zortzi bikote eta nesken beste lau bikote lehiatuko baitira.

Amateur mailako txapelketa bada ere, “Euskal Herriko zesta punta elkarte desberdinetako 24 pilotari onenetarikoak parte hartuko dute”, antolatzaileen esanetan.

Txapelketa kanporaketa formatuan jokatuko da, mutilen kasuan final laurdenetan hasita asteburu honetan eta nesken kasuan final erdietan hasita ekainak 1 eta 2an. Ekitaldi guztiak, ekainaren 8ko finala ere, arratsaldeko 18:00etan hasiko dira.

Jardunaldi guztiak musikaz girotua egongo dira eta irabazleen artean 800 euroko diru sariak banatuko dira. Beraz, “konpetitibitatez beteriko lehiaketa espero da etorkizuneko pilotari hauen artean”, DUJAtik adierazi dutenez.

Lehen bi jardunaldietako egitaraua partida hauekin osatuko da:

Zapatua, 25. 18:00etan hasita

Ortiz de Mendivil-Otaño vs. Ihart-Frida

Haritz Egaña-Manzi vs. Etcheberri-Debetelu

Bonin-Oyhenart vs. Javier Urrutia-Unda

Domeka, 26. 18:00etan hasita

Gaizka Garat-San José vs. Urreisti-Andonegui

Leke-Urrutxua vs. Aldazabal-Oieder

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados