Durangoko “kulturaren erakusleiho” den Zugaza Zinemari bultzada bat emateko helburuarekin, Udalak eta areto horretako arduradunek umeei zuzendutako lau filma emateko hitzarmena sinatu dute. 4 eta 10 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako saioak abuztuaren 24, 26, 31 eta irailaren 2an izango dira, eguerdiko hamabietan.
Sinatutako hitzarmenaz gain, Udal arduradunek “euskarazko filmeei bultzadatxo bat” eskaini nahi diete. Gainera, 1927an sortuz geroztik, Zugaza Zinemak aurten soilik itxi behar izan ditu bere ateak, konfinamenduaren ondorioz. Durangoren aurkako Bonbardaketan ere ateak irekita mantendu zituen.
Pandemiak eragindako kalteei aurre egin eta Durangoko hainbat sektore suspertzeko asmotan, Udalak hainbat diru-laguntza aurkeztuko ditu, herriko negozio txikientzako ireki duena bezalakoak.
Zentzu horretan, “indar berezia egin eta egingo du kulturgintza arloan. Izan ere, udazkenean martxan jarriko diren Kultur Bonoez eta Sortzaileentzako 100.000 euroko diru-poltsaz gain, aurtengo udarako kultur programazio indartu da, ia zuzeneko 40 ikuskizun eskainiz”, adierazi dute.
Beste sektore batzuk bezala, kulturgintza oso egoera prekarioan eta larrian dago, eta “Udal honek oso argi dauka kulturarik gabeko herri bat ezin dela inondik inora berpiztu. Horregatik, beste sektoreei bideratutako laguntzez gain, kulturari bultzadatxoa eman nahi diogu”, adierazi dute udal ordezkariek.
Emango diren filmeak:
Abuztuak 24 – Luis eta Estralurtarrak
Abuztuak 26 – Oin handiaren semea
Abuztuak 31 – Lur eta Amets
Irailak 2 – Mr. Link
Sarrerak doan izango dira eta gonbidapenak Zugaza zine-aretoan bertan jaso ahalko dira.
Muy bien el Ayuntamiento, me parece genial
No nos damos cuenta de la suerte que tenemos en Durango de tener un cine de esas caracteristicas.