Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Durangoko hemeretzi elkartek Euskal Astearen egitaraua borobildu dute

Durangoko hemeretzi elkartek Euskal Astearen egitaraua borobildu dute

Durangoko Euskal Asteak 30 ekitaldi eskainiko ditu aurten. Egitarau zabala prestatzeko 19 elkartek parte hartu dute. Zesta eta pilota partidak, dantzaldiak, kontzertuak, jolasak, antzerkiak eta hainbat ikuskizun izango dira protagonistak datorren 24tik ekainaren 16ra bitartean. Nobedade moduan, Arte Bizia elkarteak “Las Durangas” ikuskizun historikoa aurkeztuko du.

Andoni Iruarrizaga, Durangoko Udaleko Euskara Kultura eta Hezkuntza Batzordeko presidenteak, parte hartu duten elkarteko ordezkariekin aurkeztu zuen programazioa.

Zinegotziak aureratu zuenez, laugarren Memorial “Peter” esku pilota jaialdiaren partidarekin hasiko dira Ezkurdi Jai Alai Pilotalekuan eta Durangoko Pilotazale Elkartearen eskutik, aurtengo Euskal Asteko ekitaldiak datorren 24ean. Egitarauari hasiera eman ondoren, 30 ikuskizunez gozatzeko aukera izango da ekainaren 16ra bitartean.

Kirol arloan, XII. Zesta Punta Txapelketa lehiatuko da pilotalekuan Zesta Punta Eskolak antolaturik. Bertan 32 pilotari izango dira, gehienak bizkaitarrak.

Gerediagarekin kalejira

Dantzaldiak ere ez dira faltako programazioan. Gerediaga Elkarteak antolatu duen kalejiran, 200 dantzari parte hartuko dute hilaren 25ean. Udaletxeko plazatik irten,  eta ondoren ikuskizuna eskainiko dute Ezkurdi plazan.

Tronperri Dantza Taldeak, berriz, XXXI. Euskal Dantzen jaialdia eskainiko du ekainaren 1ean eta 2an ospatuko diren emanaldietan. Bertan, Durangoko taldearekin batera, Euskal Herriko hainbat elkarte arituko dira Andra Maria elizpean.

Euskal Astean ezinbestekoa da musikaren presentzia. Horregatik, hainbat kontzertu eta ikuskizun eskainiko dira. Ekainaren 1ean, adibidez, Silboberri Txistu Elkarteak “Durango hiria” emanaldiarekin arituko da, eta Gasteizko Udal Folklore Akademiaren ikuskizuna antolatu dute San Agustin Kultur Gunean.

Bestalde, Esteban Landart organojoleak kontzertua eskainiko du Arandoño Kultur Elkartearen eskutik Andra Mariako Basilikan, ekainaren 13an.  Aurten, eleizako organoa lehenengoz jo zela 70. urteurrena betetzen da.

“Las Durangas”, nobedadea

Tabirako Musika Bandak, Elgoirbako Dultzaineroak, Debako Aitzuri Abesbatzak eta Durangoko Orfeoiak kontzertua eskainiko dute ekainaren 15ean Andra Mariako Eleizpean.

Antzerkiari ere tarte bat egingo dio Euskal Asteak. San Antonio eta Santa Ritako ikasleek “Irakasle gaiztoak” ikuskizuna prestatu dute ekainaren 3 eta 4rako. Tartean Teatroa eta Ez dok Hiru Bikotreatroak, berriz, “Lingua Nabajorum” antzezlana antzeztuko dute San Agustinen, ekainaren 13an.

Nobedade moduan, Arte Bizia elkarteak “Las Durangas” emanaldia eskainiko du lehenengoz ekainaren 16an, Andra Mariako elizpean. Ikuskizunean, 15 pertsona izango dira Durangoko historiarekin lotuta dagoen XVI. mendeko pasadizo honetan.

Amaitzeko, Alpino Tabira Mendizale Taldeak “Aizkora hotsak goi mendietan” mendi erreportaia eskainiko du San Agustin Kultur Gunean, ekainaren 5ean. Umeen euskal joku tradizionalak, arrantzaleen jolasak eta Julene Azpeitia lehiaketaren sari banaketa egitaraua borobilduko dute.

 

 

 DURANGON. Durangoko albisteak

 

 

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados