Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Durangoko 700 ikasle ari dira Book Trailer lehiaketan parte hartzen

Giza Eskubideak, bakea, bizikidetza eta kulturartekotasuna islatzen ari dira Durangoko VIII. Book Trailer lehiaketan parte hartzen ari diren 700 ikasleek. Ekimenaren helburua “gazteen artean irakurketa eta azterketa kritikoa sustatzea da, sormenaren eta elkarrizketaren bidez”, antolatzaileen esanetan.

Lehiaketan parte hartzen duten ikasleek euskarri digitalean eskaintzen dituzte edukiak. Narrazioa eta ikus-entzunezko elementuak konbinatuz, ikasleek liburu bat aurkezten dute. Baliabide horiekin, “ikasleei literatura modu moderno eta eskuragarrian esploratzeko aukera ematen zaie”, antolatzaileen esanetan.

Lehiaketaren harira Durango Irratiaren bidez eskainiko diren bi irratsaio berezi antolatu dira, ikasteko eta eztabaidatzeko aukera eskainiz.

Lehena apirilaren 8an egin zen San Agustin kultur gunean eta ekitaldian Jesuitak ikastetxeko ikasleek Imanol Tabera historialaria elkarrizketatu zuten. Historialariak Durangoko bonbardaketarekin lotutako bisita gidatuak burutu zituen eta elkarrizketan herriko gertaera historiko garrantzitsuenei buruz hitz egin zuen.

Bigarren saioa maiatzaren 9an izango da, eta Institutuko ikasleek parte hartuko dute bi topaketa ezberdinetan banatuta. Ekitaldietan Unai Iturriaga izango da gonbidatua, eta ikasleek ‘Udaberririk Ankerrena’ komikian aurkitzen diren gaien inguruan eztabaidatzeko aukera izango dute. Ekitaldia ideiak trukatzeko gune aberasgarria izango da, eta ikasleek bertako literatura eta historia ezagutuko dituzte komikiko protagonisten bidez.

Bestalde, liburutegian ‘La Isla’ liburuan oinarritutako tailerrak antolatu dira.

Sari banaketa

Book Trailer lehiaketaren sari banaketa ekitaldia maiatzaren 19an izango da Plateruena kultur aterpean, eta saioan lehiaketako kategoria ezberdinetako sariak banatuko dira.

Kategoria orokorrak bi taldetan banatzen dira. A kategorian 2010 eta 2012 artean jaiotako gazteak biltzen dira, eta B kategorian berriz, 2006 eta 2009 urteen artean jaiotakoak. Kategoria bakoitzeko irabazleek 150 euro, liburu elektroniko bat eta liburu-sorta bat jasoko dituzte.

Gidoi onenaren irabazleak 150 euroko sari bereziaz gain liburu elektroniko bat eta liburu-sorta jasoko ditu.

Sari banaketa ekitaldira gerturatzen den publikoak Book Trailer gogokoena bozkatzeko aukera izango du, eta talde irabazleko kide bakoitzak liburu elektroniko bat eta liburu sorta bat jasoko du.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados