Banner en desktop Banner en móviles
Dendak Bai
Maristak Durango
Jesuitak Durango
Nevers Ikastetxea

Durango osoa inguratuko duen sei kilometroko ibilbidea izango du 2016ko Ibilaldiak

Durangoko hirigunea inguratuko du aurtengo Ibilaldiak.
Durangoko hirigunea inguratuko du aurtengo Ibilaldiak.

Dagigun goiburupean maiatzaren 29an Durangon egingo den 2016ko Ibilaldiak, bost gune eta herriaren kanpoaldetik doan sei kilometroko ibilbidea izango ditu. Hala ere, nahi duenak, herri barrutik doazen ibilbide laburragoak egiteko aukera izango du.

Bost gune nagusiak “ikastolentzat funtsezkoak diren kontzeptuekin harilkatu dizkiogu gure leloari”, antolatzaileak adierazitakoaren arabera. Kontuan izanda “aurtengo leloa dinamikoa” dela eta “ekintzarako egiten duela gonbita”, atonduko diren bost guneak ‘Hezi’, ‘Sortu’, ‘Dastatu’, ‘Jolastu’ eta ‘Eraiki’ aditzekin izendatuko dituzte.

‘Eraiki’ eta ‘Dastatu’ deituriko guneak, ibilbideari hasiera eta amaiera emango diotenak alegia, Tabira inguruan dagoen Ibaizabal ikastolatik gertu eta Kurutziaga ikastolan jarriko dira, hurrenez hurren. Beste hirurak, herriko beste hainbeste lekutan jarriko dituzte; ‘Jolastu’ deiturikoa Urki kalean dagoen jolas gunean kokatuko da; ‘Sortu’ deiturikoa Landako Gunea izango du kokagune eta ‘Hezi’ deiturikoa hiltegi zaharraren inguruan egongo da.

Boluntarioak

Bestalde, Ibilaldiaren antolatzaileek lan ezberdinak egiteko gonbita egin dute. Egin beharreko lanak trafikoa zuzentzea, guneak atontzea, muntaketa egitea, barra eta sukaldeetako lanetan laguntzea edo garbiketari lotutakoak dira. Boluntario moduan lagundu nahi dutenek www.ibilaldia.eus web orrian izena eman dezakete.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados