Banner en desktop Banner en moviles
Uda Giro Durango
Berrizko Udala
Maristak Durango
Santos Arriandi

Durangaldeko Ezpatadantzari Eguna Mallabian egingo da

Durangaldeko Ezpatadantzari Eguna euskal dantza eta musikaren inguruan urtero ospatzen den tradizio bizia da, eskualdeko dantzari eta musikarien topaleku.

Ezpata-dantzak, txistuak eta danbolinak ardatz hartuta, euskal kulturaren transmisioa eta omenezko giroa uztartzen dira. Ospakizun enblematiko hau larunbatean, maiatzak 31, iritsiko da Mallabiko udalerrira, herritarrei eskualdearen nortasuna islatzen duten jarduera kulturalez betetako jardunaldi bat eskainiz.

Horretarako, GerediagaElkarteak kudeaketan laguntza eskaini die beste behin eta Mallabiko udalak ekitaldia egiteko dirulaguntza eman du.

Ekitaldiak 17:30ean hasiko dira herrian zehar egingo den kalejirarekin. Jarraian, 18:00etan izango da ekitaldi nagusia, euskal dantza tradizionalak ardatz dituen emanaldia. Jardunaldia 20:00etan amaituko da trikipoteoarekin.

Mallabiko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu kultur ospakizun honetan parte hartzera eta gozatzera.

6 herri, 8 dantza talde eta Durangaldeko txistulariak

Parte hartuko duten taldeak honek: Berrizko Iremiñe eta San Lorentzo, Durangoko Kriskitin eta Txoritxu Alai, Iurretako dantzariak, Mallabiko Gazte Alai, Otxandioko Urduri dantza taldea, Zornotzako Udabarri Dantzariek eta Durangaldeko Jaizale txistularien taldeak jotako doinuen jarraituta egingo dute dantzan.

Dantzari-Dantzako 9 piezak dantzatuko dituzte dantza taldeek: Agintariena, Zortzinangoa, Ezpata joko txikia, Banangoa, Binangoa, Ezpata joko nagusia, Launangoa, Makil-dantza eta Txotxongiloa. Amaieran, soka-dantza edo erregelak egingo dira.

Mallabiko dantza taldea gaur egun

Mallabiko ezpatadantzari taldea agertzen den aurkitutako lehenengo argazkia 1934koa da. Mallabiko bandera eta guzti zortzi lagunez osotutako taldea ikusten da irudian.

Gerora, 1969. Urtean Justo Azagirre buru zela, Mallabian kultur mugimendu indartsua jaio zen eta besteak beste, Santa Agenda bezperan eskean ateratzeko ohitureari ekin zioten, herriko ermitetan jaiak berreskuratu ziren, eta dantza taldea ere garai horretan berpiztu zuten.

Ermuko Joseba Idigoras ibili zen dantzamaisu eta Emilio Txurruka zein Eloi Zelaieta txistulari. 1995. urtera arte martxan izan zen taldea. Baina etenaldia etorri zen gero. 2011. urtean, berriz, bandera zaharra galdu eta erreplika bat egiteko aitzakiaren haritik Gazte Alai taldea berriro martxan ipini zen. 50 ume ingururekin dantza eskola ere sortu zuten. Ume eta gaztetxo horiek, auzoetako jaietan parte hartzen zuten. Nagusien dantza talde batek, gainera, Dantzari-Dantza Andra Mari egunean plazan dantzatzeko ohitura hartu zuten. Tartean, Jesus Mari Uribelarreak erakutsitako erregelak ere egiten zituzten.

Gaur egun, gazte-nagusien taldean 10 neska-mutilek osatzen dute Mallabiko Gazte Alai dantza taldea. Eta umeen taldea ere badago, 30-40 ume dabiltza eskualdeko dantzak ikasten.

Mallabian, behin baino ez da egin Durangaldeko Ezpatadantzari Eguna, 1982. urtean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados