Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Durangaldeko bertsolari txapelketaren finala bihar

Durangaldeko bertsolari txapelketaren finala bihar

Eskualdeko bertsolari txapelketaren finala bihar arratsaldean jokatuko da Berrizko frontoian. Sei bertsolarik hartuko dute parte: Beñat Ugartetxea, Eñaut Uruburu, Eneko Abasolo “Abarkas”, Gorka Lazkano, Julen Sololuze eta Miren Amuriza. Mallabian eta Iurretan egindako kanporaketetan puntu gehien lortu zituzten bertsolariak izan dira.

Guztira 11 bertsolari hasi ziren txapelketan, bi kanporaketa saio egin ostean, sei sailkatu ziren finalerako: Beñat Ugartetxea (Mallabia), Eñaut Uruburu (Abadiño), Eneko Abasolo “Abarkas” (Iurreta), Gorka Lazkano (Berriz), Julen Sololuze (Ermua) eta Miren Amuriza (Berriz).

Finala bi ataletan banatuta egongo da, lehen atalean puntu gehien lortzen dituzten bi bertsolariak pasatuko dira bigarren atalera. Lehen ataleko eta bigarren ataleko puntuaketa metatu egingo dira, eta irabazleak Bizkaiko Txapelketarako pasea lortuko du. Bigarren gelditu dena eta gainontzekoak, lehen ataleko puntuazioaren arabera izango dute sailkatzeko aukera.

Lehen atalean egin beharreko lana honakoa da: binaka, gaia emanda, hiruna bertso kantatu beharko dituzte zortziko handian eta beste hiruna zortziko txikian. Eta bakarka berriz, hasierako puntua emanda bertso bi kantatu beharko dituzte zortziko txikian eta gaia emanda beste bina doinu eta neurri librean.

Bigarren atalean berriz, binaka gaia emanda hiruna bertso abestu beharko dituzte hamarreko txikian eta ondoren kartzelako lana etorriko da: banaka, gaia emanda, hiruna bertso doinu eta neurri librean.

Epaimahaia Bizkaiko Bertsozale Elkarteak izendatutakoa da, eskualde guztietan baldintza berdinetan epaitzen dela ziurtatzeko. Iñaki Aurrekoetxea, Gorka Intxaurbe, Jurgi Fuentes eta Asier Ibaibarriagak osatuko dute, Miren Itziar Basterretxea idazkaria izango da eta Moises Enbeita ordezko epailea.

Finala arratsaldeko 6etan hasiko da Berrizko Frontoian.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados