Grupo Ortasa Abadiño
Berrizko Udala
Haizetara Amorebieta
Dendak Bai

Durangaldea

Durangoko Euskal Herrian Euskaraz ekimenak bultzatutako ‘Udala eta biok euskaraz’ dinamikaren baitan, bostehun durangarretik gora egindako eskaerak eraman dituzte Udaletxera. Aste honetan aurkeztutako eskaeretan “udalarekin harreman oro euskaraz izan nahi dugula” eskatzen dute berriro ere, iaz egindako eskakizunen aurrean udalak izandako jarrera ez zelako “arduratsua” izan.

Eztegua antzinako erara
Larunbatean ezkonduko dira Etxezarreta jauregiko Estefana eta Arriandiko Taberna Barri baserriko Kristobal. Ezkontzara eta jarraian izango den ezteguetara durangar guztiak daude gonbidatuta, eguneko asmo nagusia “herriko jendea eta geu ere ondo pasatzea delako”, Kriskitin dantza taldeko arduraduna den Pili Alberdiren esanetan. Baldintza bakarra jartzen dute antolatzaileak parte hartzeko: “orain dela 100 urte inguruko jantziekin agertzea”.

Ana Otadui recibe la makila de las Juntas Generales
La jeltzale Ana Otadui ha sido elegida esta mañana presidenta de las Juntas Generales, relevando en el cargo a su compañera de formación Ana Madariaga. La exalcaldesa de Elorrio ha salido elegida en primera votación por mayoría absoluta con el apoyo de 28 junteros y junteras, de un total de 51. El escaño que deja en el Parlamento vasco ha sido ocupado hoy por el alcalde saliente de Amorebieta, David Latxaga.