Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Santos Arriandi

Durango

Eneko Sagardoy aktore durangarra San Agustineko oholtzara igoko da igandean
Bilboko Arriaga Antzokian urriaren 29an estreinatu eta Azpeitiko Antzerki Jardunaldietan antzeztu ondoren, Durangoko San Agustin Kultur Gunean taularatuko da igandean, azaroak 23 arratsaldeko zazpietan, Josep Maria Miro i Corominak idatzitako ‘Arkimedesen Printzipioa’ antzezlana. Agerraldiko protagonista Eneko Sagardoy antzezle durangarra da eta berarekin batera Tessa Andonegi, Xabier Ortuzar eta Aitor Fernandino izango dira oholtzan.

Plateruenak behar duenaren laurdena jarriko dute 200 bazkide berriek
Bost urtetan 250.000 euroko diru zorra kitatzeko asmoarekin hasitako “...eta urte askotarako” kanpainaren erdia gainditu eta gero, Durangoko Plateruena Kafe Antzokiko arduradunek behar den diru kopuru horren laurdena lortu dute. Banketxeei zor dioten dirua lortzeko asmoarekin, ekintza berriak abiatuko dituzte, tarteko Katamalo taldearen disko baten salmenta edo abenduaren 6an izango den ikuskizuna, besteak beste.

Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatzen dela eta, Berbaro elkarteak Ipuin laburren lehiaketa antolatu du, egun hori guztiz egokia baita “euskarak 365 egun dituela aldarrikatzeko”, antolatzaileen esanetan. Aitzakia horrekin eta “euskarazko sorkuntza bultzatu eta mikro-literaturan trebatzeko” asmoarekin, nahikoa dira “ideia on bat” izatea eta, traola barne, 140 karaktereko ipuina idaztea.