Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Nahiko dira 140 karaktere Berbaroren #365ipuin labur lehiaketan parte hartzeko

Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatzen dela eta, Berbaro elkarteak Ipuin laburren lehiaketa antolatu du, egun hori guztiz egokia baita “euskarak 365 egun dituela aldarrikatzeko”, antolatzaileen esanetan. Aitzakia horrekin eta “euskarazko sorkuntza bultzatu eta mikro-literaturan trebatzeko” asmoarekin, nahikoa dira “ideia on bat” izatea eta, traola barne, 140 karaktereko ipuina idaztea.

“Mundu digitalak indar handia hartu duela” kontuan hartuta eta “sare sozialetan horren ezagun egin diren ipuin laburrak” saritzeko asmoarekin #365ipuin Labur Lehiaketa abiatu dute. Hiru azpiataletan banatuta dago: 14 eta 16 urte bitarteko Durangaldeko gazteentzat; 17 urtetik gorako Durangaldekoentzat eta, azkena, Twitterren bitartez izango denez eremu geografiko, adin eta txio mugarik gabekoa.

Lehen kategoriako irabazleak tableta eta liburu sorta eskuratuko du eta bigarren eta hirugarren kategoriakoek 100 euroko diru sariak eta liburu sortak eskuratuko dituzte.

Gai librea duen lehiaketan parte hartzeko euskaraz idatzitako lanak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak bidali beharko dira abenduaren 3a orduko, 365ipuin@gmail.com e-mail helbidera edo, Twitter bidez #365ipuin-era. Hala ere, ezin daiteke ipuin bera igorri e-mail bidez eta Twitter bidez.

E-mailez bidalitako ipuinak gehienez 140 karaktere izan beharko ditu eta #365ipuin traola sartu beharko da nahitaez karaktere kopuru horren barruan. Bi fitxategi bidali behar dira, batean ipuin laburra ezizen batekin sinatuta eta, beste batean, ezizena, izen-abizenak, NA zenbakia, jaiotza-data, bizilekua eta telefono-zenbakia. Twitter bidez lehiatzeko berriz, #365ipuin traola erabili beharko da.

Sari-ematea abenduaren 17an egingo da, Plateruena Kafe Antzokian, arratsaldeko 19.00etan.

Lehiaketaren oinarriak eta informazioa guztia http://www.berbaro.com/365ipuin/ web-orrian dago.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados