Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Durango

Hemen da euskal kulturaren hitzordu nagusia
Gaur hasiko den Durangoko Azokako lehen protagonistak Euskal Herri osotik gerturatutako ikasleak izango badira ere, 51. edizioaren inaugurazio ekitaldia arratsaldeko 19.00etan egingo da. Ate irekiera Karrika Antzerki Taldearen ‘Deshakespearezioak’ ikuskizunaren pasarte batekin egingo da, edizio honetan presentzia nabarmena izango duen Donostia 2016ri keinu eginez.