UNI Eibar Ermua
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

#mundiala

Aste honetan euskaren eguna izan dugu Euskadin, baina, zoritxarrez, udalerri guztietan ez dugu behar bezala egin. Durangon ondo ospatu dugu, denon artean egin ere. Alderdi politiko guztien artean adostutako adierazpen instituzionala prestatu dugu, eta harrotasunez ospatu dugu denon artean. Izan ere, euskara guztiona da, eta etorkizuneko ikuspegia izan behar dugu: ondo kontuan izan behar dugu jendarte eleaniztuna eta euskaldundua lortzeko ibili beharreko bidea. Etorkizunari begira egon behar dugu, eta gu horrelaxe gaude, etorriko diren belaunaldi berriei begira, gutako bakoitzak ereindakoa jasoko baitute haiek.

Hala ere, Euskadiko udalerri guztietan ez da hori egin. Gugandik urruti ez dauden udalerri batzuetan, arma politiko eta jaurtigai gisa erabili dute euskara, euskararen jabe bakarrak haiek direla uste dutelako. Baina euskarak, gainerako hizkuntzek bezala, ez du jaberik, erabiltzen duen hiztuna baizik ez du; eta, hizkuntza erabiltzeko, gurea dela sentitu behar dugu. Gurea, bai, baina ez “nirea zelako hil nuen” esaldiaren zentzuan, zentzu onean baizik.
 
Euskalduntzeko prozesuan bete-betean murgilduta daude, eta jendartea oso askotarikoa da, desberdintasun ugari baitago hizkuntza aldetik. Denok ibili behar dugu prozesu edo bide hori, baina argi izan behar dugu denok ez dugula zati berean bidea hasi, eta, beraz, denok ez dugula denbora berbera emango bidea ibiltzen.
 
Egin ditzagun urratsak aurrera. Durango adibide egokia da, guztiz eredugarria, denon artean bultzatu eta sustatu behar dugun Durangoko Azokarekin. Goza dezagun denok euskaraz eta gure kulturaz.

@idoiaagorria

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados