UNI Eibar Ermua
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Burujabetzaren alde, abenduak 14an manifestaziora!

Durangoko Aralarrek abenduaren 14rako deitu den manifestazioarekin bat egin gura du idatzi honen bitartez. Ez dugu gura Mc Donald’s-ik eta Burger King-ik inon, ezta gure eskualdean ere. Eta orain, mehatxua gertu dugun honetan, gure lan esparru politikoan ere ekarpenik egiteko asmoa dugu. Xume-xumea bada ere, balio dezala idatzi honek manifestazioaren deitzaileek egiten dituzten aldarrikapenekin bat egiteko.

Gainera, nahiko genuke ekarpen bat egin. Izan ere, badago bereziki kezkatzen gaituen elementu bat. Badirudi, eskualdeko zenbait agintarik erreparo gabe defendatzen dutela norabide jakina: herri barruetako bizitza erosketa zentro handietara eramatea. Gure iritziz, Durangoren herri kontzepzioa kontrako norabidean joan beharko litzateke: Durango zerbitzu-gune bizi eta osoa bilakatu, hala nola, iraunkorra, behar dugu. Horrek emango dio nortasuna eta etorkizuna gure herriari. Zerbitzu-herria eraikitzeko bide horretan, ez dago MC Donalds-ik eta Burger King-ik eraikitzerik.

Baina, noski, hori ez da arrazoi bakarra: bi multinazionalen aurka agertzen gara, hiru arlotan daramaten politikarengatik, bereziki: lan eskubideak etengabe urratsen duen enplegu-politikarengatik; elikadura burujabetzatik urrunegi dagoen elikadura politikarengatik; eta sustatzen duten bizi estilo estandarizatuagatik.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados