Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Bizkaiko Metalgintzako hitzarmenak indarrean dirau

Uztailaren 7az geroztik  FVEM-k oso argi adierazi zuen galdutzat jotzen zuela 2001-2003ko Bizkaiko Metalgintza Hitzarmena; modu honetan onura atera gura izan zion Rajoyren PPk egin Erreformari. Ordudanik, metalgintzako enpresa askok jakinarazi diete sektoreko beharginei aipatu hitzarmenean jasotako lan baldintzak ez zituela aurrerantzean erabiliko.

Egoera halakoa izanik eta beti jokatu dugun lez, LABek demanda bat aurkeztu zuen, aintzat har dadin 2001-2003ko Bizkaiko Metalgintza Hitzarmenak eraginkortasun orokorra duela, eta hortaz, nahitaez bete behar dela sektoreko enpresa guztietan eta eragin guztietarako indarrean dagoela. Demandaren oinarrian, hainbat arrazoi juridikoen artean, hitzarmenaren testu berean alderdiek huraxe adierazten zutela eta bertan jasotzen zela zegoen.

Patronalaren xantaiaz eta mehatxuez gain eta nahiz eta gaur egun uko egiten dion, iraganean, sindikatuegaz adostu ostean, agindu zuenari, azkenean, Lan Arloko 4 zenbakiko Epaitegiak arrazoia eman digu. Honek esan gura du indarrean irauten duela eta hortaz, enpresek erabili behar dutela aurrerantzean ere,  estatu mailako oinarrizko araudia zein Langileen Estatutuaren erabilpena baztertuz.

LABen iritzian epaia positiboa da. Dena den, gogoratu gura dugu borroka ez dela honegaz amaitu, sektoreko hitzarmena bete dadin, baita enpresetan ere, jarraitu behar dugulako borrokan. Halaber, argi adierazi gura dugu gure helburua ez dela mugatzen hitzarmen hau luzaroan erabiltzera, baizik eta lan baldintza hauetatik abiatuz, egungoa hobetuko duen eta modu berean, gainontzeko lan erreformari aurre egingo dion hitzarmen berria lortu gura dugu.

LABek oso ondo daki zein den bere lehentasuna: negoziazio kolektiborako eskubideari eustea Bizkaiko metalgintzako behargin guztientzat. Dagozkigun sektoreko eta enpresako hitzarmenei eutsi gura diegu.

Sektoreko hitzarmena berritzearen aldeko borroka lan gatazka edota gatazka juridikoa baino sakonagoa da. Arazo politiko eta sozial baten aurrean gaude eta honetan, erakundeek nahasi behar dute. Behargin guztientzat den sektoreko hitzarmen baten bitartez bakarrik berma daiteke aberastasunaren banaketa zuzena. Modu berean, gainontzeko sindikatuak deitzen ditugu borroka honetara batzera.

 

Durangaldeko LAB sindikatua

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados