UNI Eibar Ermua
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Ekainak 28: betikoak betiko lekuan

Gaur, Ekainaren 28a, sexu askapenerako eguna ospatzen dugu, edo kolokialki ezaguna den ???Gay harrotasunerako eguna???, ez dago ongi enfokatua, azken urteotan telebistan ageri den irudia, ez da LGTB borrokaren irudia, hainbat daude baina Stonewallekoa bezelakoa bat ere ez.

1969ko ekainak 27. Gau erdiko hamabiak jo gabe. Stonewall-inn taberna, Neu Yorken, Ipar Ameriketako Estatu Batuetan. Ez Malin, ez Iranen, ez eta Somalian ere. Sexu bereko pertsonak maitatzea debekatua. Ehunkada homosexual eta lesbianak espetxeratuak.

Torturatuak. Desagertuak. Kalean bizitzera kondenatuak. Euren gurasoengatik salatuak. Gaixotasuna seme-alabei ez helarazteko modu masiboan esterilizatuak. Jipoituak. Akabatuak… Baina nork usteko zuen, gau hartan, jendartearen izakirik ahulenak, horrelako modu ausart batean erantzungo zutela. Homosexualak eta lesbianak kemenik gabeko pertsonak izan behar ziren; matxinada hasi zuten, ordea. Hainbatetan, poliziaren aurrean korrika egon eta gero, bat-batean, poliziak izutzen ibili ziren. Homosexualak eta lesbianak zapaltzen zuten sistema osoa bota egin zuten. Hortik gatoz, eta sortu gintuen enbor hori maite dugu.

Ezin gara beti defentsiban egon! Erasotzeko unea noizbait heldu beharko da! Kaleetan dinamikak indartu. Gizon/emakume banaketak dakarren botere estrukturari maskara kendu behar diogu.

Gu borroka honetan, mehatxuak, hildakoak… egon arren ez gara biktimak baizik eta aldaketa eragingo dituen subjetu aktiboak.

Poztasunez hartzen dut berria, gazteok gara Durangon lehenengoz Ekainaren 28ko programazio bat bultzatzen dugunok, beti ere Andragunearen laguntza miresgarriarekin. Elkarlana funtsezkotzat eta ardatz modura hartu dugu, bertan lanean egon garenok, beti irrifarre batekin ahoan eta ilusioa galdu gabe. Talde lana bultzatuz eta bata besteari lagunduz. Poztekoa baita Durangoko Udalak eman dituen pausoak eta hartutako konpromisoengaitik, LGTB borrokari laguntzeko asmoz.

Horregaitik, beharrezkoa ikusten dut, mugimendu honek hartu duen bultzadari aire freskoa ematea. Gazteok Durangoko beste historiaren atal bat idatzi dugu, eta poztasunez eta esperantzaz hartu dugu berria. Bada garaia Stonewallen bezalaxe, erreibindikazioa kalera eramateko eta koloreak atera. Ez da beharrezkoa harrotasuna kaleratzea, borroka honen koloreak kaleratzea baizik. Harro gaude bai baina gu garena garelakoagaitik ez gure hautu sexualagaitik, ez daukagu ezer ezkutatzerik baina, ez daukat ezer justifikatu beharrik.

Egunerokotasun ez sexista bat lortzen dugunean orduan ikusiko dut gure borrokaren fruituak, kalean ???Pedazo de maricon??? edota ???Vamos, que pareceras una nenaza??? entzuteak tristura eta indarra ematen du, tristura holakoak gazteei entzutearren, indarra borrokan jarraitzeko. Betikoak betiko lekuan amai ez dezan.

Markel Ganboa, Gaztehgam Durangaldeko bozeramailea

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados