UNI Eibar Ermua
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Erreskatea=iruzur politikoa

Sekulan egindako iruzur politikorik handiena da, murrizketa berri eta handiagoak ekarriko dituen urratsa, krisiaren konponbidetik urruntzen gaituen erabaki politikoa. Ez gaitzatela engainatu!

Egoera hau ekiditeko hiru urte murrizketak inposatzen ibili eta gero, erreskatearena garaipen politiko bat dela eta guztion onerako dela esatea herritarrak iraintzea da. Krisiaren aurrean egin diren politika guztiak porrot hutsa dira; krisian sakontzeko besterik ez dutelako balio izan, langileok behin eta berriro iragarri eta salatu bezala.

Ez da diru publikoaz banketxeak laguntzen dituzten lehenengo aldia, 2011ko abenduko datuek diote 141.000 miloi desbideratuak zeudela ja modu batean edo bestean. Horregatik egin dituzte egin dituzten murrizketak. Baina ez da horretan bakarrik geratzen sistema finantzieroari ematen ari zaiona, gogoratu,  pentsionen erreforma egin zela sistema pribatua bultzatzeko eta sistema finantzieroaren negozioa handitzeko.

Politika eta bide guzti honen emaitza ezaguna da: langabezia, bazterketa soziala eta pobrezia. Bitartean, banketxeek espekulatzen jarraitu dute. Ez da erabaki bat bera ere hartu sistema finantzieroaren praktika hori debekatzeko ezta kontrolatzeko ere, ez orain arte, ezta orain ere.

Sistema finantzieroaren zuloa jasanezina bilakatu denean eta agerian geratu denean Estatu españolak ez dituela bitarteko nahikorik banketxeen zuloari aurre egiteko, azken urteetako bidea goitik behera aldatu beharrean, gu guztion izenean prestamo ikaragarri bat eskatu dute langileok eginez zulo horren erantzule zuzenak.

Gainera, gezurretan ari dira, erreskate hau bai ala bai ordainduko baitugu langileok. Estatua da diru hori jasoko duena beraz Estatua da diru hori itzuli beharko duena. Eta ezin dugu ahaztu, Estatu españolean iazko udan konstituzioa aldatu zutela banketxeei zor zaien dirua ordaintzea lehentasunezkoa izateko, herritarren eskubideen gainetik.

Arazoa ez da ez dagoela dirurik ekonomian eta babes sozialean inbertitzeko, dagoena sistema finantzierora joango dela baizik.  Eta geroz eta gehiago behar delarik, murrizketak handiagoak izango dira. HAUEK EZ DIRA NEURRI EKONOMIKOAK, HERRITARRAK BAZTERKETA SOZIALERA ETA POBREZIARA KONDENATZEA ERABAKI POLITIKO BAT DA.

Euskal Herria Estatu españolak hartutako bideari lotua jarraitzea bide horretan gu ere itotzea ekarriko du. Erreskatea onartzea erreskateak ekarriko dituen derrigorrezko politikak onartzea da, eta hori eraso zuzen bat da bertan politika propioak egiteko dugun beharraren kontra.

– Euskal herritarrei hitza ematea exijitzen dugu, gure etorkizun ekonomiko, sozial eta poltikoa askatasunez erabaki dezagun.
– Euskal instituzio guztiei erreskate honen kontra jartzeko eta erator daitezkeen neurri eta politikak hemen ez aplikatzeko eskatzen.
– Eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraikitzea da guzti honen aurrean dagoen alternatiba bakarra. Euskal eragile politiko, sindikal eta sozialen esku dago alternatiba horren eraikuntzan benetako urratsak ematea. Ez bagara eztabaida horiek benetan egiten hasten Euskal Herriak ez du benetako alternatibarik izango.

Euskal herritarron euro bakar bat gehiago ere ez dezatela bideratu espekulatzaileen eta egoera honen erantzuleen eskuetara.

Durangaldeako LAB sindikatua

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados