
Elorrioko Ferixa Nausiko jaietan jartzen diren barrakak eta txosnak sortzen dituzten eragozpenak konpontzeko ahaleginak egiten ari da Udala, baina Buzkantz eta Nizeto Urkizuko zenbait bizilagunek Idoia Buruaga alkatearen “tranpa eta gezurrak” salatu dituzte. Auzokideen salaketa nagusia Udalak ez duela kontuan hartu beraiek barrakentzat proposatutako kokagunea da.
Bizilagun talde batek salatutakoaren arabera, barrakentzat proposatutako guneak Lourdesko eskolak, San Agustin edo Ibarra kaleko zubi berriak zirela aipatzen zen Udaletxetik zabaldutako prentsa oharrean. Auzokideen esanetan berriz, alkateari “ahaztu egin zaio egin genuen proposamen nagusia; hau da, barrakak kiroldegiaren atzealdean dagoen aparkalekuan jartzea”.
Proposatutako eremu hori Nizeto Urkizu kalean dago, beste kokagunetik 100 metro ingurura. Beraz, “erdigunean dago, eta umeek ere beraiek bakarrik joan daitezke bertara ez dagoelako trafiko arazorik”, bizilagunen arabera.
Eremua atontzeak “6.000 euroko kostua izango luke” eta beste aparkalekua kotxeentzat erabili ahalko litzateke, batez ere nekazaritza eta ganadu Feria egunean “aparkatzeko sortzen diren arazoak kontuan hartuta”.
Auzokideen esanetan, “Buruagak iaz esan zigun ez zegoela denborarik kiroldegi atzealdeko eremua atontzeko. Eta zer gertatzen da aurten?, ez dagoela denborarik?, ez dutela nahi?…” galdetzen dute.
Ezohiko batzorderako gonbita
Bizilagunek euren haserrearen berri eman dute ezohiko batzorde sortu berriaren garapenarekin ere. Udal ordezkari, alderdi politiko, Jai Batzorde, Txosnetako batzordea eta auzokideak biltzen dituen batzordea otsailaren 18an bildu zen. Hala ere, egunean bertan jaso zuten bertaratzeko gonbita auzokideetako bik eta “hauek ez zuten denborarik izan gainontzeko bizilagunei abisatu eta proposamen zehatz bat adosteko”.
Udaletik jasotako proposamena auzokideek egindako beste bilera baten eztabaidatu zuten eta bertara joandakoen artean “ez zen inor agertu Buruagak egindako proposamenaren alde”.
Iaz hartutako ordutegi, egun eta musikaren dezibelei buruzko neurri murriztaileak, ez zirela esandakoaren besteko eraginkorrak ere esan dute. “Iaz ere bizilagunok deitzen genion Udaltzaingoari barraken musika bolumena kontrolatzeko eskatuz, gure etxebizitzetan ezin genuela ohiko bizimodua egin”.
Nizeto Urkizu eta Buzkantz kaleetako bizilagunek “25 urtetik gora” jasan dituztela barrakek eta txosnek eragindako “zarata, zikinkeria eta, egunez zein gauez etxeetako egonezina” diote. “Kokoteraino gaude” adierazi ostean, barrakak zein txosnak beraien etxebizitza aurretik kentzea eskatzen dute.
No entiendo… por lo que tengo entendido el Ayuntamiento les ha ofrecido quitar las txosnas y llevar las barracas al sitio de las primeras. Con eso no se soluciona el embrollo? 6.000 euros por acondicionar la zona para que los vecinos no tengan la mitad de ruido que hace un año? (las txosnas se van, por lo que las barracas y el ruido se alejarían considerablemente). Me parece un capricho para favorecer a 30 viviendas y fastidiar a las demás 7.000 personas que poblamos Elorrio… Lo siento mucho por los afectados, pero yo también vivo al lado de una fundición y me tengo que aguantar no solo cuatro días, sino el año entero. Por cierto, no sé quienes serán los portavoces de este grupo de vecinos y vecinas, pero dudo mucho que representen a todos, porque me parece que la propuesta del Ayuntamiento es totalmente lógica. No nos carguemos las fiestas.
Lo siento por los afectados pero esto es como todo, los que viven a las afueras: tienen tranquilidad VS desplazamientos. Los del centro: todo a mano VS ruido. No me quiero imaginar el que tenga un bar debajo de casa…
Pero en este caso en vez de hacer desaparecer el problema, lo que pretenden es cambiar el problema de zona, no arreglarlo, y ademas alejarlo del centro, en claro detrimento de los cientos de usuarios. Solo agrada al grupo de vecinos y para mi es un capricho.
Lo dicho David, no nos carguemos las fiestas y a apechugar.