Traña-Matienako pilotalekuak lau t’erdiko Laboral Kutxa Emakumezkoen Master Cup pilota txapelketaren finalerdiak hartuko ditu domekan, 12:00etatik aurrera.
Jaialdian, Pilota Mistoa Eliteko bi partida jokatuko dira. Alde batetik, Enara Gaminde (Laukiz) eta Olatz Arrizabalaga (Gernika) izango dira aurrez aurre, eta bestetik, Amaia Aldai (Dima) eta Miriam Arrillaga (Aginaga).
Ekimena Abadiñoko Udaleko Kirolak eta Berdintasuna eta Aniztasuna sailen lankidetzarekin egin da.