Banner en desktop Banner en moviles
Azoka Idiomas Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Iurretako Udala
Soinua Durango

Agate Deunaren koplak

Aurreko urteetan Santa Ageda bezperako koplen kalejira bertan behera geratu bazen Covid19aren pandemiagatik, Zornotzan eta Elorrion berriro ohiko abestiak entzuteko aukera egongo da. Hala ere, formatu desberdinak aukeratu dituzte herri baten eta bestean.

Zornotzako ekitaldia Armendola Kultur Elkarteak antolatuko du eta aurten ez da ohiko kalejirarik egingo. Aurten “pandemiak baldintzatuta herritarrak koplak etxetik abestera animatzen ditugu” adierazi dute taldekideek. Ospakizuna gogoratzeko argitaratu duten kartelean, QR kodea eskaneatuz, Amorebieta-Etxanon abesten zan kopletako bat deskarga daiteke.

Elorrion egingo den kalejira iluntzeko 19:00etan abiatuko da Herriko plazatik, Iturrizoro Elkartearteak antolatuta Udalarekin lankidetzan. Ekitaldian, Berriotxoa eta Parrokiako abesbatzak zein herriko txistulariak parte hartuko dute eta kalez-kale abestuko dituzte ohiturazko koplak.

Partaideek segurtasun-neurri guztiak bete beharko dituzte, uneoro musukoa erabiliz.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados