
Durangoko Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek antolatutako Gazte eta Umeen Gabon Kanten Jaialdiak bere 49. edizioa burutuko du bihar, goizeko 11.30ean hasita. Landako Gunean egingo den saioan, bost ikastetxe eta dantza taldeetako kideekin osatutako abesbatzak hartuko dute parte.
Aurtengo edizioan Durangoko San Jose-Jesuitak eta San Antonio eta Santa Rita ikastetxeetako abesbatzez gain, herriko Tronperri eta Txoriotxu Alai dantza taldeetako kideekin osatutako koruak izango dira. Edizio honetako partaidetza Lauaxeta ikastolako abeslariekin osatuko da.
Bertaratuko diren taldeek eskainitako agerraldia amaitzen denean, Gabonetako otzara eder bat zozkatuko dute antolatzaileek.