Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Bonbardaketaren 75. urteurrena ardatz abiatuko da Platerueneko Zilar Astea

Bonbardaketaren 75. urteurrena ardatz abiatuko da Platerueneko Zilar Astea

Durangoko Plateruena Kafe Antzokiak urtean behin antolatzen duen Zilar Asteak, bonbardaketaren 75. urteurrena izango du ardatz. Horretarako, datorren 24tik apirilaren 1era bitartean burutuko den egitarau zabal eta oparoa antolatu dute hainbat elkarte, eragile ikastetxe eta pertsonek.

Aste tematikoari hasiera eman zaio martxoan zehar egiten ari diren ikastetxeetan interbentzio didaktikoaren, “Udaberririk ankerrena” komikia eta 1936 Elkartearen dokumentalaren bitartez. Gainera, “M31 In Memorian” dokumentala ikusgai da Santa Susanan, apirilak 1era arte.

Egitarauarekin jarraituz, martxoaren 24ean Literatura Eskola izango da liburutegian, Iñigo Aranbarriren eskutik. Bertan, bonbardaketak nola aztertzen diren literaturan, Durangotik Hiroshimara, azalduko du. Egun berean, Kantulagun arituko dira gerrako abestiak kantatuz Santa Anan.

Jon Irazabalek, Gerediaga Elkartetik, “Guda Zibila Durangaldean 1936-1937” liburuaren aurkezpena egingo du hilaren 27an Santa Susanan.”Gainditu gabeko irakasgaia genuen eta liburu hau kaleratu dugu”, azpimaratu du Irazabalek aurkezpenean.

 

Ibilaldi kulturala

Hilaren 28an, berriz,  500 ikaslek inguru “1937 gaur” eta “M31 In Memorian” bisitatuko dute goizean. Arratsaldean, ordea, Gotzon Garaizabal, Peru Magdalena, Paddy Rekalde, Ekaitz Aiarzaguena eta Peio Salaberriaren eskutik, “1937 gaur” diziplina anitzeko abangoardia ikuskizuna ikusgai izango da Plateruenean. “Hurbilketa estetiko bat egiten saiatu gara. Irakurketa nahiko sentsoriala egin dugu, pintura, bideo, musika eta berbaz bildurra eta terrorera hurbilketa bat eginez”, aurreratu du Aiarzaguenak.

Karrika Antzerki Taldeak bere hazia jarriko du Zilar Astean, eta hilaren 30ean “Lurra astinduz” lana aurkeztuko du San Agustinen. Txotxe Urrutiak azaldu duenez, ikuskizunak “bonbardaketaren osteko egunak kontatzen ditu, amodiozko istorio baten bitartez”.

Zilar Asteari amaiera emateko, egitarau zabala proposatzen dute hilaren 31erako. Bertan, musika, antzerkia, dantza, ikusentzunezkoak eta oroimen ekitaldia izango dira protagonista. Gainera, ibilaldi kulturala egingo da Kurutziagatik hasita, leku honetan jausi baitziren lehenengo bonbak.

 

Ezkurdiko frontoia

Santa Susana izango da ibilaldiaren bigarren geralekua “M31 In Memorian” erakusketa ikusteko, eta ondoren Etxezarreta Jauregia izango da hurrengo geldialdia. Jauregi hau eritetxe bezala erabili zen garai hartan.

Hurrengo geltokia, Nevers ikastetxea izango da, andren kartzela baitzen. Bertan, Kriskitin Dantza Taldeak emanaldia eskainiko du. Egoitz Esturok aurreratu duenez, “emakumeak izan ziren biktima ahaztuenak eta omenaldi bat eskainiko diegu dantza ikuskizun batekin”.

Ibilaldiaren hurrengo geralekua Ezkurdi izango da. Durangok 1936ko irailaren 25ean jaso zuen lehenengo bonbaketa eta hiru bonba jaurti zituzten, bata Ezkurdi plazan zegoen frontoian jausiz. Bertan, hamabi lagun hil ziren. Durangoko Bideografik Ekoizpenak «Martxoak 31 gogoan» dokumentala aurkeztuko du.

Egitarauari amaiera emateko, Andra Marian izango da hitzordua. Bonbardaketako ikur bezala, oroimen ekitaldia izango da bertan. Lore eskaintza, aurreskua eta agurrik gabeak saioaz aparte, Bartolome Ertzillako biolontzeloak eta Eskarne Aroma arituko dira.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Artículos Relacionados