Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Bizimodu jasangarriak aldarrikatzen dituen manifestua aurkeztuko du Elorrixak

TipiTapaBagoazEkologistak Martxan, EHNE Bizkaia, Bizilur, Emaús Gizarte Fundazioa eta beste hainbat gizarte-mugimenduk, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Elkarteak, sareak eta sindikatuek adostutako ‘Tipi-tapa bagoaz bizimodu jasangarrietarantz’ manifestuaren aurkezpena egingo da astelehenean Elorrioko Iturri Kultur Etxean. Elorrixa Ekologi Taldeak antolatutako ekimena arratsaldeko 19.00etan hasiko da.

Aurkeztuko den aldarrikapena bultzatzen duten talde eragileek, hamarkadak daramatzate “egungo bizimodua zalantzan jartzen eta planetako baliabideak agortzen dituen kontsumo neurrigabean aldaketak egin behar direla aldarrikatzen”.

Manifestua sinatzen duten erakundeek gizarte jasangarriak, justuak eta ekitatiboak eraikitzearen alde lan egiteko konpromisoa hartu dute, beharrezko ikusten baitute “bizitzaren eta planetaren zainketa erdigunean jartzen dituen beste eredu guztiz desberdin batera” aldatzea.

Aldarrikapenean azaldutako helburu guztiak, lau multzo nagusitan biltzen dituzte. Alde batetik, pertsonen zaintza bizitzaren jasangarritasunaren mugarri; bigarren ardatza, elikagai-subiranotasuna bilatzea da; hirugarren jomuga, desazkunde energetikoan jartzen dute, energia aurreztean eta modu justu eta demokratikoan birbanatzea bai ekoizpenean bai kontsumoan, hain zuzen, eta azkenik, ekonomia pertsonen, guztien ongizatearen eta bizitzaren jasangarritasunaren zerbitzura dagoen baliabidea izatea eskatzen dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados