Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Birziklatzeak duen garrantziaz ohartaraziko dute Potxin eta Patxin pailazoek

Birziklatzeak duen garrantziaz ohartaraziko dute Potxin eta Patxin pailazoek

Amorebieta-Etxanoko Udalak Potxin eta Patxin pailazoen ‘Birziklatu jolastuz’ emanaldia ikusteko aukera emango du gaur. Ikuskizuna ‘Ongi etorri’ kanpainaren barruan kokatzen da eta Zelaieta Zentroko auditorioan izango da, 18.00etatik aurrera.

Emanaldiarekin, birziklatzeak duen garrantziaz ohartarazi nahi dira Lehen Hezkuntzako ikasle zornotzarrak. Horretarako, jolasez betetako ikuskizuna prestatu dute pailazoek, modu erraz eta dibertigarrian umeek birziklatzen ikas dezaten.

Emanaldia aprobetxatuz, Zelaieta Zentroan ‘Ongi etorri’ kanpainako Informazio Puntua jarriko da 17:00etatik 20:00etara. Bertan, materia organikoa birziklatu nahi duten herritarrek kanpainaren inguruko informazioa aurkituko dute.

Informazio Bulegoa, berriz, otsailaren 28ra arte egongo da zabalik udaletxeko Bulego Teknikoaren beheko solairuan eta bertan birziklatzeko KITa jasotzeko aukera egongo da. Ordutegia honakoa da: astelehena, asteazkena eta ostirala, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara.

Informazio gehiago www.ongietorri.info web orrialdean, netxebarria@amorebieta.net posta elektronikoan edo 94 6300161 (154. luzapena) telefono zenbakian. 

 

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados