Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Zubiaurre familiari omenaldia egingo diote Durangoko Merinalde Egunean

Zubiaurre familiari omenaldia egingo diote Durangoko Merinalde Egunean

Urtero legez, Durangoko Merinalde Eguna ospatuko du bihar Gerediaga Elkarteak. Aurten Zubiaurre familiari omenaldia egin nahi diote, hitzaldia, musika eta dantza emanaldi batekin. Ospakizuna Gerediagako Foru Zelaian izango da, 19.00etatik aurrera.

Leku honetan 12 eleizateetako fielak batzartzen ziren, antzinatik, bere lurraldeetako gorabeherei buruz hitz egiteko. 1875ko abenduaren 27an Durangaldeko alkateak, azkeneko aldiz, bildu ziren.

Gerediaga elkarteak aurten Zubiaurre familiari omenaldia egin nahi izan dio eta bukatzeko, Valentin de Zubiaurreren heriotzaren urteurrenaren egun batzuk arinago (1914eko urtarrilaren 13an hil zen) ekintza honen antolaketan dihardu. 

 

Patricia Sojo eta Rebecca Guerra

Ospakizuneko lehenengo zatian Patricia Sojo, Musikologian lizentziatua, eta Rebecca Guerra, Euskal Herriko Unibertsitateko Artearen Historian doktoratua, “Valentín Mª de Zubiaurre: la aventura de ser músico” hitzaldia eskainiko dute, garaiko familiako irudiak proiektatuz. Bigarrenean, berriz, “Turandot” hari laukoteak egilearen “O salutaris Hostia” interpretatuko du, “L’atelier” eskolako ikasleen dantzan bitartean.

Valentín de Zubiaurre Urionabarrenetxea (1837-1914) musikaria, artearen historiako euskal familia garrantzitsuenetariko patriarka izan zen. Abenturazaleak, artistak eta intelektualak, bere jaioterria izan zen Garai herriarekiko maitasuna elkarbanatu zuten eta bere lanetan islatu ere. Bere gailentasunak eta bere bizitzan zehar jasotako esker onak garaiko musika-postu nabarmenetara altxatu zuten. Konpositore bezala, gure herriko operaren bultzatzailea izan zen eta bere katalogoa oso interesgarria da, bere lanen barietate eta kalitateagatik.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados