Berrizko Udalak hainbat arloetako diru-laguntzak eskatzeko deialdia zabaldu du aste honetan, eta eskabide guztiak bide telematikoz egin behar dira www.berriz.eus egoitza elektronikoan.
Ireki den deialdietako bat, herritarren parte-hartzea sustatzeko eta dinamizatzeko helburua duten pertsona fisiko, elkarte eta toki erakundeak laguntzeko bideratzen da. Beste deialdi batek, haurreskolan seme-alabak dituzten familiei diru-laguntzak emateko helburua du.
Udalak euskararen arloko diru-laguntzan ere emango ditu. Alde batetik, herrian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen arloan euskarazko errotuluak eta web orriak jartzen dituztenak lagunduko ditu, eta bestalde, euskara ikastaroak egiten dituzten herritarrak laguntzeko helburua du.
Eskabide guztiak www.berriz.eus egoitza elektronikoaren bidez egin behar dira, Tramiteak atalean. Bertan ‘Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak’ aurkitu beharko da eta 601-604 izapideak bete beharko dira eskatzen den laguntzaren arabera.
Informazio gehiago jasotzeko Berrizko Udalarekin harremanetan jarri beharko da 946824036 telefonoan.