Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Berbalagun ekimena Plateruenan izango den Mintzodromoarekin hasiko da

Berbalagun ekimena Plateruenan izango den Mintzodromoarekin hasiko da

Mintzodomoa bilakatuko da Durangoko Plateruena Kafe Antzokia bihar, asteazkena, ekimenaren helburu nagusia “ordubetean euskaraz berba egitea, jendea ezagutzea eta euskaraz gozatzea” dela Durangaldeko Berbalagun dinamizatzaileak diren Ane Abanzabalegi eta Amaia Ezenarroren esanetan.

Goizeko saioa hamarretan hasiko da eta batez ere ikasleei zuzenduta dago, bertan Durangaldeko ikastetxeetako ikasleak izango direla, beste batzuen artean. Hori guztiori kafetxo baten inguruan. Arratsaldeko saioa, berriz seietan hasiko da eta irekiagoa izango da. Partaideak euskaltegietako ikasleak zein euskaraz aritzeko gogoz dozenak izango dira.

Ekitaldiko gaiak saio bakoitzaren hasieran emango dira jakitera eta bai goizekoan bai arratsaldekoan mokadutxo bat eskainiko zaie partaideei. Dena doakoa izango da.

Antolatzaileek “batxilergoko ikasleak, euskaltegietakoak, Berbalagunak eta herritar guztiak” gonbidatu dituzte mintzodromoan parte hartzera, bertan egoteko “euskaraz hiru gairen inguruan hitz egiteko gogoa besterik ez delako behar”. Gainera bertan egoteak “jendea ezagutzeko aukera paregabea” eskaintzen du.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados