Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Behin-behineko baietza eman diote Elorrioko Pulla-Azkarreta industriagunea egiteari

Behin-behineko baietza eman diote Elorrioko Pulla-Azkarreta industriagunea egiteari

Elorrioko udalbatzak baietza eman dio Pulla-Azkarreta sektoreko behin betiko onarpenari. Erabaki horrek PNVko sei ordezkari eta EH Bilduko baten aldeko botoekin egin zuen aurrera, ezker abertzaleko beste bostak eta PPko zinegotziak abstenitu egin baitziren.

Udalak behin betiko onarpenaren ondoren, industriagune bilakatuko den Pulla-Azkarreta sektoreak urrats berri bat eman du, administratiboki behintzat. Hala ere, bertan egin behar diren urbanizazio lanak hasteko “gutxienez bi edo hiru urte pasako dira” Joseba Mujika alkateordearen esanetan, birpartzelazio eta urbanizazio proiektuak onartzear baitaude oraindik.

San Antongo etxebizitzen atzealdean industriagunea sortzeko egitasmoak hainbat urte daramatza udalean eta inguruko auzokideen aldarrikapenak ozenak eta entzutetsuak izan dira sarritan.

Txostenak emandako ia bi urteko ibilbideari amaiera ematen diola azpimarratu zuen Mujikak eta industriagune berria eraikitzeko “egitasmo honek onespen guztiak bere alde dituela”, azpimarratu zuen.

Jarrera kritikoak

EH Bilduko ordezkariek aldeko boto bakarra eman zioten proiekturi atzo burututako udalbatzan, Xabier Orbegozoren esanetan egitasmoaren onarpena “urrats logiko bat” delakoa, nahiz eta baiezko hori “kritikoa, oso kritikoa” izan EAJren jarrerarekin.

Orbegozok Sprilurrek Pulla-Azkarreta inguruan dituen beste lursail batzuk “lur bankua osatzeko” beharrezkotzat jotzeaz gain, “Betsaide sektorean garatu gabe” dauden lur-eremuen kudeaketa urbanistikoa lehenetsi zuen. Gainera, Fytasa fundizioak erabiltzen zuen ingurua “etengabeko degradazio prozesuan” dagoela diote enpresa itxi zenetik.

Bere garapenerako beste urrats asko eman behar direla ohartu ondoren, sektore hori garatzeko proiektu zehatzik ote dagoen galdetu zuen Orbegozok eta EAJko ordezkariei abisatu zien ez dutela “inongo salmenta faltsurik onartuko”. Gainera, “egin dena errazena da” esan ondoren industriagune horren “potentzialitate osoa errepide berriarekin lotuta dago” eta oraindik Elorrio eta Arrasate arteko errepide berriak “ez du inolako seinalerik eman”.

PPko Carlos Garciak ere abstentzioaren aldeko bozka egin zuen. Bere esanetan “gai inportantea” izanda ere eta bera ere “herriarentzat oso baliogarria” izan daitekeen proiektuaren alde agertu arren, “ez da gai hau onartzeko garairik onena”, kontuan izanda legegintzaldia amaitzear dagoela.

Sei alegazio

Udalbatzak atzera bota zituen aurkeztutako sei alegaziotatik bost, hain zuzen Elorrixa Ekologi Taldeak, San Anton Bizirik ekimenak eta auzotarrek aurkeztutakoak. Alegazioetan, besteak beste, Pulla-Azkarreta planaren behin betiko onarpena bertan behera uztea eskatzen dute, Auzitegi Gorenak bere ebazpena eman arte behintzat.

Auzotar  batek aurkeztutako seigarren alegazioan egiten diren hainbat eskakizun berriz onartu egin zituen udalbatzak, tarteko bertan jarriko diren ortuetako tresnak gordetzeko txabolen neurriak errespetatzeko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados