Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Batxilergoko 1go mailako 450 gazte bilduko dira ‘Xare’ Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldian

chavales-ordenadoresEuskarazko kultura digitala sustatu eta ezagutaraztea helburu duen ‘Xare’ Euskarazko Kulturalaren Jardunaldia ospatuko dute gaur Durangon eskualdeko hiru ikastetxetako Batxilergoko 1go mailako 450 gaztek. Azkue Fundazioak eta Xarek antolatutako ekimenak Eusko Jaurlaritzaren zein Durangoko Udalaren laguntza du.

Goizeko 9etatik 13:45etara bitartean burutuko den jardunaldiaren helburua “softwareen euskaratzea bultzatzea eta horiek instalatzeko nahiz erabiltzeko ohitura sustatzea, baita euskarazko IKTen sektorea ikusarazi zein balioestea” da, antolatzaileen arabera. Landakoko eraikinean, Plateruena Kafe Antzokian eta Zugaza Zineman burutuko den egitarauan bi hitzaldi eta zortzi tailer tartekatuko dira.

Musika eta Wikipedia

Plateruenako ‘Info Aretoa’ ezagutzara bideratuta egongo da eta bertan euskarazko kultura digitalaren esparruan aitzindari izan diren eta egun lanean diharduten sei proiekturen inguruko aurkezpen laburrak egingo dira.

Landakoko eraikinean kokatuko den ‘Ikas Aretoa’n zortzi lantegi ezberdin egongo dira, bestek beste DJ Makalak eskainiko duen ‘Musika sortu, nahastu eta zabaltzeko aplikazioak’; Protomakers-en ‘Errealitate birtualera hurbilpena’ edo ‘3D inprimagailuak: objektuak diseinatu eta modelatu’ edo Euskal Wikilarien Elkartearen ‘Wikipedia: entziklopedia auzolanean eta euskaraz nola elikatu’.

Zugazako ‘Era Aretoa’n eskainiko dira aurtengo berrikuntza nabarmenenak, “biek ala biek IKTen erabilera egokia egitearen garrantziaz ohartarazi” nahi dutela. Gipuzkoako Software Askeako Maider Likonak ‘Pribatasuna Sarea’ izenburua duen hitzaldia emango du eta Emaize Sexologia Zentroko Ane Ortizek ‘Harremanak 3.0: like bat eman’ gaia izango du hizpide.

‘Xare’ ekitaldia Durangon egiteak hainbat helburu betetzen ditu Udal ordezkarien arabera. “Durangoko gazteek aisialdirako eta kulturarako aukera ezberdinak” izango dituzte herrian bertan, egiten dituzten eskaeretako bat “gazteentzako aisialdirako aukera ezberdinak eskaintzea” baita. “Ekitaldi hau, nahiz eta puntuala izan eta aisialdiaz gaineko beste hainbat helburu dituen, norabide horretan ere egiten du lan”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados