Covid-19 birusak eragindako osasun alarma egoeraren aurrean “Merkatu plazak zabalik mantentzea” eskatu die udalei Soloko-Baserritar Ekologisten Elkarteak. Eskari horrekin “nahi duten herritarrek jaki ekologiko, osasuntsu eta seguruak eskura izan ditzaten eta baserritarrek beraien lanpostuei eutsi diezaieten” aldarrikatzen dute.
Elkartean bildutako baserritarrek hausnarketa egin dute joan zen zapatuan Durangoko Udalak Merkatu plazaren itxieraren inguruan. Erabaki horren ondorioz, “baserritar eta erosle asko beren jakiak saldu edo erosteko aukera gabe geratu ziren”.
Udalak agindatuko itxierak, gainera, nolabaiteko erantzuna sortu zuen herritarrengan. Ekoizleen arabera “kontsumitzaile batzuren nahia asetzea” lortu zela diote, kasu batzutan bezeroak hurbildu zirelako baserrietara eta beste batzutan baserritarrak joan zirelako herritarrengana. Eta baserritarrak zein erosleek galdera berdina egiten zuten: “datorren astean zer?”.
Soloko elkarteko kideek argi dute erantzuna, Durangoko zein gainontzeko herrietako “Merkatu plazak zabalik!” egon behar dira. Hala ere, onartzen duten Covid-19ak eguneroko bizitzan izan duen eraginaren ondorioz “garbitasun neurriak, distantziak, aforoa… derrigorrez betebeharrekoak” izan behar direla, Merkatu plazetan zein gainontzeko denda eta saltokietan.
Merkatu plaza “herrian bertan erosketak egiteko aukera paregabea” dela azpimarratzen du Solokok, “baserritarron produktuez gain” bestelako jakiak ere erosteko aukera dagoelako. Izan ere, “hor ditugu Merkatuko arrandegi eta harakinak, hauek ere bizi behar dute, hor ditugu denda txikiak, orgatxoa hartu eta etxean behar dugun guztia eskura, geure herrian bertan, kotxerik gabe”.
Fernando: Pero que serio, eso es profesionalidad