Friso
Friso
Friso
Friso

Baserriko Produktuen Azoka ospatuko da bihar Otxandion

 

Otxandioko Kementsu Kultur Elkarteak ohiko Baserriko Produktuen Azoka antolatu du biharko. Herriko Plaza Nagusian goizean burutuko den feria, osagarriak izango diren ekimenekin borobilduko da.

Zonaldeko ekoizleek eta artisauek euren baserrietako produkturik onenak erakutsiko eta salduko dituzte aurtengo Baserriko Produktuen Azokan. Postu hauez gain, artisauek jarritakoak ere egongo dira eta bertan eskulanen erakusketa eta salmenta egongo da.

Goizean zehar, Euskal Herriko Urrezko Aizkoraren final-aurrekoa jokatuko da Aitzol Atutxa eta Mieltxo Mindegia aizkolarien artean eta harrijasotzaileen erakustaldia egongo da. Egitaraua borobiltzeko eta kale giroa jartzeko, Gesaltzako txaranga ibiliko da han-hemenka.

Gorbeialde Landa Garapenerako Elkarteak ere standa jarriko du Otxandioko Azokan, turismo, merkatu eta azoken dinamizazioa bultzatzeko helburuarekin. Gorbeiako Gune Turistikoari buruzko informazioa eskaintzeaz gain, eskualdeak eskaintzen dituen esperientziak ezagutaraziko dira. Gainera, tokiko salmenta animatzeko, Gorbeiako delikatesen saski bi zozketatuko ditu, azokako produktuak erosten dituzten guztien artean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados