Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Azoka eta Tio Teronen semeen agerraldiarekin borobilduko da Mallabiko kultur hamabostaldia

Tio Teronen semeak ‘Festamendua’ ikuskizuna jarriko dute ikusgai domeka eguerdian.

Nekazaritza eta artisau azokaren inguruan Mallabin udaberri amaieran egiten den Kultur Hamabostaldiak ez dio hutsegingo urteroko hitzorduari, nahiz eta osasun-larrialdian egon. Hori dela eta, egitarau murritza prestatu du Mallabiko Udalak eta iragarritako agerraldiak publiko kopuru mugatua izango dute.

Aurreko urteetan hilabete osoa iraun duen ekimenak hiru egunera mugatuko da aurten, barikutik domekara hain zuzen. Egitaraua barikuan, arratsaldeko 18:30etik aurrera Kontzejuzarrean eskainiko den Menditour jaialdiko film saioarekin hasiko da.

Emanaldia, harrobi baten egindako dantza bertikal saioa erakusten duen ‘Harria Herria’ ikus-entzunezkoarekin hasiko da: jarraian, Iñaki Ochoa de Olza mendizalearen bizi-testamentua den ‘La voz de Iñaki’ eskainiko da; eta amaitzeko Boliviako bost emakumek egindako mendi espedizioa erakusten duen ‘Cholitas’ filma emango da.

Bertso musikatuak

‘Ez da kasualitatea’ bertso saio musikatuarekin gozatzeko aukera egongo da zapatuan, arratsaldeko 19:00etan hasita. Parkeko agertokian azalduko diren Miren Amuriza, Miren Artetxe eta Maddalen Arzallus bertsolariak, Gari Otamendi eta Araitz Bizkai musikarien laguntzarekin, Maite Berriozabal gai-jartzaileak prestatutako gaiak landuko dituzte.

Goizeko 10:00etan frontoian irekiko den Nekazaritza eta artisautza azokarekin abiatuko da domekako egitaraua. Leku horren aforoa %30era egokitu dute antolatzaileek eta bertan, gehienez, 40 pertsona egongo dira batera.

13:00etan ‘Festamentua’ dantza ikuskizuna eskainiko du Tio Teronen semeak parkean eta arratsaldeko 17:00etan eta 18:30ean Pepa eta Kutxo pailazoen ekitaldiak egongo dira parkeko anfiteatroan.

Kultur Hamabostaldiko saioak ikusle kopurua mugatua izango dute eta guztietan derrigorrezkoa izango da aurpegiko maskara janztea. Barikuko dokumentalen emanaldian 25 pertsona sartuko dira gehienez eta zapatuko bertso ekitaldian, zein domekako dantza agerraldian eta pailazoen saioetan 200 ikusle sartuko dira gehienez

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados