Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Aurtengo Durangoko Azokan egoteko izen-emate epea ireki du Gerediaga elkarteak

Durangoko Azoka
Durangoko Azokaren 51. edizioa abenduaren 2tik 6ra ospatuko da.

Durangoko Azoka antolatzen duen Gerediaga elkarteak, aurten abenduaren 2tik 6ra bitartean burutuko den edizioan egoteko izena emateko epea ireki du. Bertan egon nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde eta banatzaileek zein auto-ekoizleek, www.durangokoazoka.eus atarian egin ahal izango dute eskaria, irailaren 30a bitartean.

51. edizioan beraien produktuekin egon nahi dutenek, hainbat aukera izango dituzte. Interesatuak erakusmahai osoa, erdia edota hainbat partaiderekin batera partekatutako auto-ekoizpenen gunea kontratatu ahal izango dute. Azken aukera honekin baliatzen diren sortzaileek, “behin izen-ematea amaituta, eremua nola partekatu adosteko bilera bat antolatuko da” eta bertan erabakiko da gunearen dekorazioa, txandak eta abar, antolatzaileek adierazi dutenez.

Eskera guztian online egingo dira Durangoko azokaren web orrian (www.durangokoazoka.eus). Aurreko edizioetan parte hartu dutenek beren erabiltzaile izenarekin egin beharko dute; aldiz, lehenengo aldiz Azokara datozenek beren burua erregistratu beharko dute lehenbizi ‘expositore’ gisa. Hurrengo pausoetan, aukeratzen da stand mota.

Durangaldeko argitalpenak, doan

Durangaldeko sortzaile, elkarte eta erakundeek Durangoko Azokan euren produktuak erakusgai eta salgai jartzeko aukera izango dute, inolako kosturik gabe. Bertan egongo diren produktu guztiak ‘Durangaldeko argitalpenak’ bezala erakutsiko dira.

Aukera horretaz baliatzeko beharrezkoa a Azokaren araudi nagusia betetzea eta helbide fiskala Durangaldeko udalerriren baten izatea. Izena emateko Gerediaga elkartera jo behar da.

Bestalde, beren lanak Azokan zuzenean aurkeztu nahi dituzten sortzaileek, urriaren 1etik aurrera egin beharko dute inskripzioa eta Azokan boluntario bezala egon nahi duten laguntzaileek urrian zehar eman ahal izango dute izena.

Ikasle Eguneko tailerretan parte hartu nahi duten ikastetxeek berriz, irailaren erdialdetik aurrera egin ahal izango dute izen-ematea

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados