
Ander Lipues eta Laura Penagos antzezleek ‘Atzerrian lurra garratz’ jarriko dute ikusgai Berrizko Kultur Etxean gaur, eguerdiko 12:00etan. Udalak antolatutako emanaldia, Martxoaren 8ko ospakizunen harira antolatu da.
Huts Teatro eta Artedrama konpainiek ekoiztu eta Amancay Gaztañagak zuzentzen duen ikuskizunak ‘Atzerrian lurra garratz, hoña ibini egik baratz’ esaldi zaharra hartzen du oinarri. Antzezlana gauzatzeko Miren Amuriza berriztarra izan da idazkera laguntzailea.
Agerraldiko protagonistek beraiena ez den lurraldean sustraitzea posible ote den erantzun nahi izango dutelako. Izan ere, posible ote da hegaldi propioa egitea familiar eta aberriaren zama gainean izanda?
Egoera horretara heltzeko, agerraldiko Aurora Mora pertsonaia, bere instalazio artistikoari azken ukituak ematen ari dela, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasoko du.