Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Atxondoko Udalak argazki lehiaketa antolatu du 2016ko egutegia egiteko

Atxondoko Udalak argazki lehiaketa antolatu du 2016ko egutegia egiteko

Hurrengo urteko egutegia egiteko asmoarekin, Atxondok Udalak argazki lehiaketa antolatu du lehenengo aldiz eta 2016ko udal egutegian agertuko diren irudi onenak saritu egingo ditu. 14 urtetik gorako edonorentzat irekita dagoen lehiaketa honetan parte hartzeko derrigorrezkoa da irudiak udaletxeko erregistroan entregatzea urriaren 30erako.

Partaideek hiru argazki entregatu beharko dituzte. Lehiaketako oinarrietan azaltzen denez, “bat paisaia izan beharko da, bestea, eraikina eta hirugarrena, pertsonak”. Gainera “argazki guztiak Atxondoko udalerrian eginda egon beharko dira”.

Hiru argazkiak  paperean aurkeztu behar dira, 30 x 20 zentimetroko formatu horizontalean eta koloreetakoak izan behar dira. Gainera, argazkiak hobeto erreproduzitzeko, irudiekin CD bat entregatu behar da, eta bertan agertzen diren irudiak 300 ppp-ko erresoluzioa izan behar dute. Irudiekin batera parte hartzaileek datuak dituen gutun-azal bat ere entregatu behar da.

Argazkiak originalak izan behar dira. Antolatzaileek gutxieneko ukituak bakarrik onartuko dituzte eta ezingo zaie efekturik gehitu.
Aurkeztutako argazki guztiekin erakusketa bat egingo da abenduaren 6an egongo den Atxondoko Nekazaritza eta Artisautza Azoka egunean eta irabazleen izenak eguerdiko 13.00etan emango ditu ezagutzera argazkilari profesionalez osatutako epaimahaiak.

Lehiaketa honetarako hiru sari prestatu dituzte. Lehena, hiru argazkien multzo onena aurkezten duenak, Tablet Samsung Galaxy Tab A eta 100 euro jasoko ditu; lehiaketako argazki onenaren egileak berriz Tablet Samsung Galaxy Tab A eta 50 euro jasoko ditu eta herriko argazkilaririk onenak (baldin eta aurreko bi sarietako bat ez badu herriko inork irabazten) Tablet Samsung Galaxy Tab A jasoko du.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados