Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Lokaletik AT! lehiaketaren irabazleak materialak erosteko 500 euroko saria jasoko du

Lokaletik AT! lehiaketaren irabazleak materialak erosteko 500 euroko saria jasoko du

Durangaldeko Amankomunazgoak eta Plateruena Kafe Antzokiak Durangaldeko musika talde gazteentzat sortutako ‘Lokaletik AT! lehiaketa antolatu dute. Talde gazteen lana ezagutarazteko 2012ko irailean sortutako ekimena, lehiaketa bilakatu dute aurten eta irabazleak materiala erosteko 500 euroko saria jasoko du.

Lehiaketa honetan parte hartzeko beharrezkoa da taldeko kideren batek 14 eta 18 urte bitartekoa izatea. Partaideek lehiaketarako beren beregi euskaraz sortutako kanta bat aurkeztu behar dute eta berorren egilea 14 eta 18 urte bitartekoa izan behar da.

Parte hartu nahi dutenek kanta, letra eta audioa bidali behar dute kultura@plateruena.net helbidera azaroaren 29a aurretik eta aurkeztutakoen izenak abenduaren 3an emango dira ezagutzera. Aukeratutako talde edo partaideak kontzertua eskainiko dute abenduaren 19an eta agerraldian lehiaketara aurkeztutako abestia eta beste kanturen bat edo batzuk joko dute, beti ere aukeratutako taldeen arabera.

Musika tresneria erosteko 500 euroko sari bakarra jasoko duen talde edo bakarlari irabazlea, aditu talde batekin osatutako epaimahaiak erabakiko du.

‘Lokaletik AT!’ ekimena talde hasi berriei jendearen aurrean aurkezteko aukera emateko asmoarekin sortu zen. Gainera “zuzeneko agerraldiak zelan prestatu eta raiderrak, soinu frogak eta gainontzeko eginbehar guztiak” nola egin behar dituzten ikasteko ere antolatu zen, Platerauenako kultur ekoizlea eta zuzenekoen arduraduna den Goiaz Pelaezen esanetan.


Durangaldeko taldeak

Aurreko edizioetan Durangaldeko taldeak ez ezik Lea-Artibai, Bilbo edo Gasteizko zenbait talde aurkeztu bazen ere, aurtengo lehiaketan Durangaldeko herrietako taldeak bakarrik aurkeztu ahal izango dira.

Hiru edizio burutu ondoren emandako urratsak Amankomunazgoaren partaidetza izango du eta horrelako ekimen baten parte hartzea “oso garrantzitsua da Amankomunazgoarentzat”, erakundeko presidentea den Aitor Lopezen esanetan. Horren arrazoiak, besteak beste, “euskarazko sorkuntza” bultzatzea eta “talde berriei euren lokaletatik irteteko aukera ematen dielako” aipatu zituen Lopezek.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados