Atxondo Harrera Herria ekimenaren barruan dauden migratzaileek ‘Elkartasun pizzak’ ekimena burutuko dute asteburu honetan herrigunean. Ekimenaren aurkezpena gaur bertan egingo da, arratsaldeko zortzietan Herriko plazan, eta bertan pizzak dastatzeko aukera egongo da.
Atxondo Harrera Herriak abian jarritako proiektua bihar eta etzi ere errepikatuko da eta hiru egunetan bost pizza desberdin eskatzeko aukera egongo da, 20:00etatik 23:00ak bitartean.
Eskariak 632914087 telefonoan egin behar dira eta 12 euroren truke egongo dira salgai Axpeko San Juan bidean jasoz gero. Atxondoko etxebizitzetara eramaten badira berriz, euro bat gehiago kobratuko da.
Pizza gutxi ta talo gehiago. Zer demontre da hau??? Pizza Atxondon??? Ene, ene… Hurrengoa zer izango den? Gazpatxoa?