Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Atxondok orain zortzi urte AHTren kontra erakutsitako jarrera berresten du

Atxondok orain zortzi urte AHTren kontra erakutsitako jarrera berresten du

Atxondoko AHT Gelditu! Elkarlaneko kideak aurpegira esango diote bertaratzen denari “orain dela zortzi urte arrazoi piloa geneukala AHTari ezetz esateko eta egunetik egunera arrazoi gehiago pilatzen ari garela”. Atxondo-Abadiño tarteko lanak aurten esleituko direla jakin ondoren kaleratutako komunikatuan, 2007ko martxoaren 25ean izandako herri galdeketan egitasmoari ahobatezko ezezkoa gogoratu dute.

AHT izugarrizko eragina izango du Atxondoko bailaran, batez ere Apatamonasterio inguruan. Bertako plazatik 200 metrora kilometro eta erdi luze eta 80 metro altuko zubia aurreikusten baita.

Plataformako kideen esanetan “AHTak izango lukeen zubitzarrik handienetakoak gure bailara alderik alde zeharkatzeak herria kondenatu egingo luke, Jaurlaritzak ordaindutako txosten mardulek aurreikusten duten moduan”. Azpiegitura horrek, gainera, “gure herria hustea ekarriko luke, inork ez lukeelako nahi zubi erraldoi baten gerizpean bizi”.

Atxondon egingo lituzkeen kalteei gizarte osoak pairatzen dituen murrizketak gehitzen diote, izan ere, “denok gara murrizketen biktima arlo ezberdinetan: hezkuntza, osasuna, gizarte zerbitzuak…”.

“Vascongadetako hiriburen arteko trena” izatera pasatu den azpiegitura horren bultzatzaileei “porlanean xahutzeak bost axola” zerbitzuetarako “ez omen dagoen dirua”.

Horregatik, “inongo bideragarritasunik” ez duen garraiobide hori mantentzeko dirua murrizketa gehiago eginez lortuko denez, orain ere aurre egingo diote berriro ere. “Aurre egin genien orain dela lau urte eta herritik bidali genituen, aurreikusitako dozenaka sondeo egin barik utzi zituztelarik” esan ondoren, orain ere “zain gauzkate” diote.
 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados