Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

“Korrikaren azken bi edizioetan Durangaldeko ibilbidea egin dut”

“Korrikaren azken bi edizioetan Durangaldeko ibilbidea egin dut”

Zazpigarren aldiz ibili da Korrikarako animatzaile lanetan Miren Bihotza Erzilla durangarra. Bera, bi furgonetetan doan lantaldeko partaidea izan da eta aurreko Korriketan ibilbide osoa egin badu ere, azken bi ediziotan Durangaldean egindako ibilbidea bete du; aurten Elgetatik Areitiora eskualdea zeharkatu duen bidea eginez. Asteburua berriz Bilbon eman zuen, Korrikak Arenalean ospatu zuen amaiera jaiaren antolakuntzan.

-Korrikak ez du etenik hamaika egunetan. Gogorra egiten da?
-Lantalde bakoitzak hamalau orduko txandak egiten ditu eta bai, gogorra egiten da. Gainera, furgonetako lana amaitu eta gero desplazatu egin behar zara, jan eta lo egin behar duzun lekura joateko. Eta gero, berriro, Korrikarekin bat egiteko. Horregatik dira 14 orduko txandak.

-Zelan antolatzen dituzue txandak?
-Normalean bi furgoneta doaz Korrikarekin, bata aurrealdean eta beste atzean. Ekipo bakoitza, batez beste, zortzi pertsonaz osatzen da eta taldeko arduradunak egokitzen du hamar eguneko jardun hori.
Furgonetan doazenen lanetako bat mikrofonoa hartu eta korrika doazenak animatzea da. Lan horretan aritu naizenez hainbat eta hainbat Korrikatan, aurten ere lan hori egin dut Durangaldean.

-Zornotzan ere bai?

-Ez. Zornotzatik larunbatean pasatu zen eta aurten Bizkaian amaitu denez, irakasle guztiok joan ginen Bilboko azken jaia prestatzera.
 
-Zenbat aldiz entzun duzu furgonetan ‘Denok Korrikara’ abestia?
-Buffff, batek daki! Baina kantu horretaz gain musika asko daukagu aukeratzeko. Gaur egun, zorionez, baliabide ugari ditugu, tarteko furgoneta barruko ordenagailua, eta bertan daukagun zerrenda handitik nahi beste abesti aukeratu ahala ditugu. Lehen txarragoa zen, geneukan doinuari buelta, buelta eta buelta eman behar geniolako. Baina Korrika herri bakoitzean sartzen denean, urteko Korrikaren kantua da lehenengo ipintzen duguna eta bai hainbat aldiz entzun dut ‘Denok Korrikara’. 

Euria eta elurra

-Eta zenbat aldiz esan duzu ‘Tipi-tapa, Tipi-tapa…’?
-Hori ezin daiteke kontatu. Ahal dela, ia denbora guztian. Ni, normalean, isildu egiten naiz herrietatik irteterakoan jendea trankilagoa doalako. Une horretan jendea beste era batera animatzen duzu.  

-Aurten ia sarriago entzun da ‘Euripean ere, Korrikaren alde’ ezta?
-Ba bai, je, je, je. Egia esan Korrika guztietan egiten du euria eta elurra, baina aurtengo gehiegizkoa izan da. Lehenengo gauean hasi zen euria eta ia-ia gelditu barik jarraitu zuen amaiera arte. Bederatzi egun jarraian. Baina aurtengora arte Durangaldean sekula ez du euririk egin; azkenengo urteetan behintzat. Zornotzan bai ordea.

-Zenbat pasadizo bizi izan dituzu Korriketan?
-Bai, hainbat. Gogoratzen naiz behin, Korrika Goizuetara lehenengoz heltzen zela eta herritarrek pozarren zeuden. Handik Leitzara jarraitzen zuen ibilbideak eta herri bien artean sasi-pikea edo zegoen. Goizuetakoek erramu batekin egindako lekuko ‘alternatiboa’ prestatu zuten… eta Leitzakoek gogo onez jaso zuten!

-Kontatu ezin direnak ere seguru bizi izan dituzuela.
-Kontatu, dena kontatu daiteke. Baina France3 telebistakoek egindako erreportajearekin gelditu nintzen harrituta. Korrika guztiaren jarraipena egin zuten, bai furgoneta barruan, gurekin lo egin… dena. Kamerariak filmatzeko zuen ‘sistemarekin’ flipatu nuen: askotan tipoak monopatin baten gainean jarrita hartzen zituen irudiak eta, beste batzuetan, tipoak patinak janzten zituen eta bere lankideak bere atzetik bultza egiten zioten. Hainbat minutu grabatu zituen horrela.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados