Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Atara Zarata konpainiak ‘Desberdinak’ berreskuratu du
10. urteurrena ospatzeko

Hamarkada bat igaro da Markel Ganboa, Julene Bernaola, Mariano Estudillo, Miren Erdoiza eta Eneko Sagardoyk Atara Zarata konpainia sortu eta ‘Desberdinak’ lehen lana taularatu zutenetik. Orain, 10 urteren ondoren, konpainia durangarrak lana berreskuratu eta antzezle talde eraberritua osatu du urteurrena ospatzeko.

Lehenengo emanaldi hura 2011ko ekainaren 28an eskaini zuten eta horregatik hartu dute egun hura taldearen sorrera egun bezala, nahiz eta “konpainia moduan 2014 sortu ginen. Hasieran bildu ginen bost lagunok, guretzat interesa zuten gaiak antzerkiaren bidez zabaldu nahi genituen, adierazteko gure hizkuntza hori delako”, Markel Ganboaren esanetan.

Hasierako ‘Desberdinak’ taularatu zuten antzezleen lekua, Peio Velasco, Eneko Berasaluce eta Nuria Romero durangarrek, Irati Herreros zaldibartarrak eta Iker Garate izurtzarrak hartuko dute ekoizpen berrian, azken hau zuzendaritza lanarekin ere arduratuko dela.

Hiru emanaldi Sorginolan

Sorginola gaztetxean uztailaren 2an, 3an eta 4an, arratsaldeko 19:00etan, eskainiko diren agerraldietan LGTBI gaia jorratzen duen istorioari taularatuko dute, Sagardoyk egindako dramaturgia duena.

“Gaiak funtsezko atzealdea du, eta nahiz eta barre egiten dugun, orain dela hamar urteko zein gaur egungo gizartean pil-pilean dagoen gaia da. Hortik gure dator gure adierazteko beharra”, Ganboraren arabera.

Hamarkada honetan egindako ibilbideari jarraipena eman zioten ‘Nor Nori Nork’, ‘Los Insignificantes’, ‘Eingo al deu?’, ‘Reinas’ eta ‘Versátil’ ikuskizunek. Gainera, Tabula Rasaren ‘Se Buscan’ eta Juan Rana Producciones konpainiaren ‘La Casa’ lanetan ere parte hartu dute eta bi edizio izan dituen Microteatro proiektua ere sortu dute. “Bataz beste 45 pertsona inguru pasatu dira taldetik eta horietako asko, era batera edo bestera, konpainiako kideak dira oraindik”.

Urteurrenaren ospakizunak hiru agerraldiekin hasiko badira, irailetik azarora bitartean burutuko diren zenbait ezustekorekin osatuko dute urteurrena. “Pandemia garaian gaudenez aurrez-aurreko ospakizunak alde batera uztea erabaki dugu eta egingo ditugun ekitaldi gehienak on-line izango dira. Baina prestatuko ditugun eginkizunen berri emango dugu”, adierazi du.

Sorginolan eskainiko dituzten emanaldietarako sarrerak salgai daude dagoeneko 4 euroren truke entradium.com/events/desberdinak-10-urteurrena webgunean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados