Aser Arza mendi korrikalari durangarrak bigarren postuan bukatu zuen asteburuan korritu zen Hiru Handiak proba. Lasterketa hasi zuten 875 partaideek, 101 kilometroko ibilbidea osatu behar zuten Gorbeia, Anboto eta Aizkorriko tontorrak zeharkatuta, guztira 10.125 metroko desnibel metatuarekin. Arzak 11:36:14ko denborarekin osotu zuen ibilbidea.
2021eko Hiru Haundiak larunbateko 00:00etan hasi zen Murgia herrian eta Gorbeia igo ondoren, Anbotorako bidea hartu zuen Ubidea, Otxandio eta Urkiola zeharkatu ondoren. 41.4 kilometro egin ondoren heldu ziren tontorrera eta hortik aurrera Orixo, Kurtzeta, Landa, Arbiturri eta Aizkorriko tontorra gainditu behar izan zituzten Araian zegoen helmugara heldu aurretik.
Lasterketaren lehenengo postua Julen Martinez de Estibarizentzat izan zen 11:13: 30eko denbora eginez. Ondoren heldu zen Aser Arza durangarrak 11:36:14ko denborarekin amaitu zuen lasterketa eta hirugarren korrikalaria Ander Erice nafarra izan zen 11:44: 28ko denborarekin.
Maite Maiora
Emakumeetan irabazi zuen Maite Maiora mendaroarrak 12:09:39 behar izan zituen proba amaitzeko eta bosgarren postu absolutuan heldu zen.
Gainera, 40 minututan hobetu zuen Silvia Trigueros abadiñarrak 2014an ezarritako marka. Bigarren postua Oihane Perez gernikarrak eskuratu zuen eta hirugarren tokia Janire Fernandez de Olano arabarrak lortu zuen 16: 10:07ko denborarekin.
Aupa hi! EGURRE!!