Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Apatako pregoia eta txopoaren igoera egingo dute gaur arratsaldean

Dagoeneko hasi dira Apatako San Pedro jaiak Atxondon. Ekintza batzuk ospatu badira ere, gaur arratsaldeko 19.30etan egingo dute pregoia eta txopoa igoko dute, jaiei hasiera ofiziala emanez. Deabru Beltzak taldeak antzerkia eskainiko du jai egunetan eta Atxondoko lehen autokrosa ospatuko da, besteak beste.

Pregoiaren ondoren dantzak egongo dira Andasto taldearen eskutik eta eguna Darko Puaka talde elorrioarraren kontzertu batekin bukatuko da. Bihar emakumeen pilota partida eta tortilla zein bakailao txapelketak ospatuko dira. Gauez, gau kubatarra eta erromeria Etzilimo taldearekin ospatuko da gaztetxean.

Larunbatean jaiak rokodromo eta tirolina batekin jarraituko du, eta goizean eta eguerdian kuadrilen arteko paella txapelketa egongo da. Igandean, berriz, haurren pilota partida egongo da goizez eta, arratsaldean txopoa botako dute saiheski janarekin batera. Gauez Deabru Beltzak antzerki taldeak  emanaldi bat eskainiko du.

Jaien ondoren, uztailaren 14an Atxondoko lehen autokrosa ospatuko dute Markoidako landetan.

 

DURANGON. Atxondoko jaiak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados