Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Ludoteka, zinea eta antzerkia, euskararen erabilera eta ezagutza sustatzeko

Ludoteka, zinea eta antzerkia, euskararen erabilera eta ezagutza sustatzeko

Iurretako Udalak iaz onartu zuen Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN), eta honen inguruan hainbat proiektu martxan jarriko ditu hurrengo hilabeteetan. Ludoteka, zinea eta antzerkia, guztiak euskaraz, izango dira protagonistak abendura arte.

Euskararen erabilera eta ezagutza sustatzeko helburuarekin, Iurretako Udalak egitarau zabala eskainiko du datorren hilabeteetarako. Alde batetik, herriko gazteen artean euskararen erabilera indartzeko, ludoteka euskaraz antolatu da urritik abendura arte.

Hileko bi larunbatetan izango da, 10.00etatik 12.00etara bitartean. Gainera, talde bi izango dira adinaren arabera. Alde batetik, 8 eta 12 urte bitarteko gazteei zuzenduta lehena, eta bigarrena, berriz, 13 eta 14 urteko gazteentzat. Izena emateko epea irailean zabalduko da.

Bestalde, udan kanpoan zinemaz gozatzeko, bi pelikula proiektatuko dira Aita San Migel Plazan, gaueko 22.00etan. Lehena, “Vicky el vickingo y el martillo de Thor” uztailaren 5ean izango da, eta umeei zuzenduta. Uztailaren 28an, berriz, “Urte berri on amona” pelikula emango da helduentzat.

Urritik abendura arte, zinemarekin jarraituko dute, baina Kultur Etxean. Hilero pelikula bi emango dira. Horrela, azaroaren 18an “Igelak eta sapoak” umeentzako filma, eta Karamuk” helduentzat. Azaroak 22an, berriz, “Irabazle&galtzaile” eta “Txori Urdin” pelikulen txanda izango da. Azkenez, abenduraren 20an, “Winkyren zaldia” eta “Polleke” filmak proiektatuko dira. Udal arduradunek aurerratu dutenez, helduentzako emanaldietan haurtzaindegi zerbitzua izango da. 

 

20.000 euroko aurrekontua

Antzerkiak ere bere lekua izango du proposaturiko egitarauaren barruan. Alde batetik, urrriaren 24ean Glu-Glu konpainiak “Kanpaiak jo bitartean” antzezlana aurkeztuko du. Azaroaren 9an, berriz, Zeanuriko Antzerki taldearen txanda izango da “Ordubete Gerbasiogaz” proposamenarekin. Antzerki saioekin amaitzeko, abenduaren 14an Glu-Glu taldeak “Anbotoko Mari eta orrazi galdua” antzezlana eramango du Iurretako Kultur Etxera.

Iñaki Totorikaguena alkateak aurkezpenean azaldu duenez, nahiz eta 2012ko aurrekontuetan 20.000 euro bideratu Plan Nagusia garatzeko, “krisiaren eraginez, aurreikusitako zenbait helburu eta neurri ezin izango direla aurrera eraman ikusi genuen. Hala ere, eta erritmo motelxeagoan bazen ere, ekimen hauek eskainiko ditugu”.

Totorikaguenak aurreratu duenez, Plan Nagusian parte hartu duen Aholku Batzordea deituko du Udalak berriro ere udazkenean, “aurten egindako lana baloratu eta 2013rako lehentasunak finkatzeko asmoarekin”. Izan ere, “aurreikuspenak ez dira nahi genituzkeenak bezain onak eta ondo aztertu beharko dugu non eta nola eragin eskuartean ditugun bitartekoiei ahalik eta etekin handiena ateratzeko”, azpimarratu du alkateak.

 

DURANGON. Iurretako albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados