Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Antzinako akelarreetara bidaia, Kriskitin Taldearen eskutik

Antzinako akelarreetara bidaia, Kriskitin Taldearen eskutik

Durangoko Kriskitin taldeko dantzari, musikari eta kantariek ‘Akelarrea’ ikuskizuna eskainiko dute Elorrion, udako solstizioari ongi etorria emateko. Nobedade moduan, Juan Antonio Aromak sortutako koplak aurkeztuko dira. Saioa gaur ospatuko da, San Roke auzoan, 22.30ean.

Urteko egunik luzeenaren eta gaurik laburrenaren magian murgilduz, udako soltizioa iragartzeko, dantza eta musika ikuskizuna da.

Elorrion eskaini zuen estreinako aldiz Kriskitinek ikuskizuna 2006an. Harrezkero hainbat lekutan izan da: Durangon, Sopelan, Abadiñoko Gerediagan, Bakion eta Mungian. Urterik urtera ikuskizuna hobetzen eta borobiltzeko ahalegina egin du Kriskitinek. Aurtengo berrikuntza, ikuskizunari amaiera emateko,  Jose Antonio Aromak sortutako koplak izango dira.

“Akelarrean egiten diren gauza guztien artean dantza, musika eta alaitasuna da nagusi, gizon eta emakumeen arteko hurbiltasunerako ohikoena eta bazter ezin den ekintza. Garai bateko gizandreak ostera, gaitzetsi, zigortu eta erre egin zituzten, derrigorrean horrelako aitorpenak egin ondoren”, gogoratu dute Kriskitinetik.

Beraz, taldeak egingo duen bidaian aspaldiko akelarreetako gizandre haiek gogoan izango dituzte, eta bide batez “haien askatasun egarria eta dantzaz gozatzeko grina kutsatzen ahaleginduko gara elorriar eta ikuskizunera hurbiltzen diren guztiei”, gonbidapena luzatu dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados