Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka
Iurretako Udala

Antzerkia Bultzatuz jaialdiaren bosgarren edizioa ‘Pinotxo’ antzezlanarekin abiatuko da gaur

Antzerkia-Bultzatuz,-Iñaki-Totorikaguena,-Pili-Jimenez,Ana-Mari-UrkiriZazpi obra aurkeztuko dituzte Iurretako Ibarretxe kultur etxeko aretoan gaur hasi eta maiatzera bitartean, horietako lau helduentzako eta hiru haurrentzako. Edizio honetan genero ikuspegia landu nahi izan dute.

Glu-glu konpainaren ‘Pinotxo’ antzezlanarekin emango zaio hasiera Iurretako bosgarren Antzerkia bultzatuz edizioari. Anderebiderekin elkarlanean antolatzen den jaialdia denez, berebiziko garrantzia eman nahi izan zaio genero ikuspegiari. Horretarako, ‘Sex o no Sex’ klown ikuskizuna edo ‘Futbolariak eta Printzesak’ bezalako antzezlanak plazaratuko dituzte.

Horretaz gain, aurtengo edizioan antzerki komikoez aparte antzerki “serioagoei” egin nahi zaie lekua, Pili Jimenez Ibarretxe kultur etxeko arduradunak azaldu duenez. Horien artean, ‘Fríos y Calidos’ eta ‘Idiota’ antzezlanak nabarmendu ditu Jimenezek.

Behin jaialdi hau amaituta, hamarkada bat baino gehiago martxan daraman Kalez Kale kale antzerki emanaldiei emango zaie hasiera ekainaren erdialdean hasita. Bi jaialdi hauek batuz, hilean behin kalitatezko antzerkiarekin gozatzeko aukera izango dute iurretarrek.

Doan, baina gonbidapenarekin

Iurretako Udalak 15.000 euroko aurrekontua erabiliko du honetarako eta saio guztietarako sarrera doakoa izango da. Hala ere, aforoa dagoenez, gonbidapena hartzea ezinbestekoa izango da, obra bakoitza baino astebete bat lehenago egongo dira eskuragarri.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados