
Miren Amuriza, Aitor Bizkarra eta Gorka Pagonabarraga bertsolariek izena eman dute 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartzeko. Eskualdeko hiru partaideez gain, beste 40 bertsolari inguru arituko dira Maialen Lujanbiok 2017 jantzi zuen txapelaren bila.
Miren Amuriza berriztarrarentzat laugarren aldia izango da eta Aitor Bizkarra abadiñarrak zein Gorka Pagonabarraga durangarrak lehenengo partaidetza izango dute.
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 18. edizioa ekainaren 22an aurkeztuko bada eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak orduan emango baditu xehetasun gehiago Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, dagoeneko aurreratu dute Getxon abiatuko dela irailaren 24an eta amaiera abenduaren 18an izango duela Iruñeko Nafarroa Arenan.
Iaz jokatzeko zen Txapelketa Nagusia atzeratu behar izan zen, halabeharrez, eta Bertsozale Elkarteak luzatu egin zuen edizio batetik bestera doan lau urteko zikloa.
Txapelketa Nagusian parte hartzeko aukera lurraldeetako txapelketetan eskuratu dute bertsolariek; 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, 2021ean amaitutako Bizkaikoan, Nafarroakoan eta Xilaban (Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoakoa), hain zuzen. Arabako ordezkariek berriz, oraintxe egiten ari den Arabako Bertsolari Txapelketan erabakiko dira.