Friso
Friso
Friso
Friso

Amankomunazgoak hizkuntzaren transmisioa familietan lantzeko programa hasiko du bihar

FamilianEuskarazOlgetan“Jolasaren bidez euskararen transmisioa lantzeko” asmoarekin ‘Familian Euskaraz Olgetan’ programa garatuko du Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Euskara Zerbitzuak, Berbaro Elkartearen bidez, 2019-2020 ikasturtean.

Ekimen honen helburu nagusia “euskararen familia transmisioa lantzea da” eta horretarako jolasarekin baliatzen dira. Hori ipar hartuta, euskaraz jolasteko baliabideak eta euskara erabiltzeko guneak eskaini nahi zaizkie familiei eta horretarako, “jolas dinamizazio saioak egingo dira parke eta eskoletako jolastokietan”, eragileen esanetan.

Ekimena 3 eta 5 urte bitarteko haurrei eta beraien familiei dago zuzenduta eta ordubeteko saio ludikoetan gozamenaren bidez landuko da hizkuntza, “euskara bizipen positiboekin lotzeko”, eragileen arabera. Izan ere, “saioen metodologia dinamikoa izango da, eta haur eta helduek elkarrekin jolastuz ikasiko dituzte olgetak”.

‘Familian Euskaraz Olgetan’ bihar bertan hasi eta azaroaren erdialdera arte egongo da martxan. Guztira 30 saio egingo dira Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibarren; hau da, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Euskara Zerbitzuko kide diren herrietan. Saioen egutegi eguneratua www.durangaldeaeuskaraz.eus webgunean kontsultatu daiteke.

Parte-hartzea doakoa izango da, baina saio bakoitzeko plazak mugatuak direnez, komenigarria da aldez aurretik izena ematea. Izen-ematea edo informazio gehiago jasotzeko Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Euskara Zerbitzura deitu edo idatzi daiteke (94 627 86 40 telefonora edo euskera.mdurango@bizkaia.org e-postara).

‘Familian Euskaraz Olgetan’ egitasmoak 2013. urtean hasi zuen bere ibilbidea eskualdean eta, geldialdi txiki baten ostean, atzera ekingo dio bideari 2019-2020 ikasturte hasieran.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados