Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Alaitz Areitio iurretarraren bertsoak tartekatzen dituen ‘Zorroztarri erakusketa’ jarriko dute Ibarretxen

AllThePowerToThePeopleZorroztarriaErakusketa
Zigor Merodioren ‘All the power to the people’ (2014) eskultura.

Eskulturak, bertsoak eta argazkigintza biltzen dituen ‘Zorroztarri erakusketa’ egongo da ikusgai bihartik aurrera Iurretako Ibarretxe Kultur Etxean. Ekimen honetan, preso dauden Alaitz Areitio iurretarraren, Zigor Merodioren eta Yon Troitiñoren lanak zein Edu Martínezen irudiak biltzen dira.

Areitio, Merodio eta Troitiño Estatu frantziarreko hiru espetxetan preso egon arren, “gure pentsamendu, konbikzio eta bihotzak eskultura bakoitzaren hegietan, bertsoen hitzetan eta paisaia eta leku hauetan aurkituko dituzu”, sortzaileen arabera.

Merodio bilbotarra 2006an hasi zen buztinezko eskulturak egiten eta ondoren harrikoak egiten hasi zen. 2014an egin zuen bere lehen erakusketa. Merodioren lanei bertsoak jarri zizkioten Areitio iurretarrak eta Troitiño donostiarrak.

Hirukotearen sorkuntzei Edu Martinez argazkilari bilbotarraren lana gehitzen zaio, eskultura bakoitzak oroitarazten diena eszena hautatu eta irudiak hartu ditu eta bertsoei euskarria eskaini die.

Erakusketa bihar hasi eta barikura arte egongo da ikusgai. Bihar, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara ikusi ahal izango da; 25etik 27ra goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara egongo da irekita, eta 28an, goizeko 10:00etatik 12:00etara.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados