Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Ainhoa Tirapu atezain ohia Berrizen bihar egingo den ‘Emakumeak eta kirola’ mahai-inguruan izango da

Ainhoa Tirapu atezain ohiak Berrizen egingo den mahai-inguruan parte hartuko duBerrizko Udalak hainbat ekitaldi prestatu ditu Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, eta bihar arratsaldean mahai-inguru bat egingo da ‘Emakumeak eta kirola: indarkeria eta erronkak berdintasunaren bidean’ izenburupean. Solasaldia Nagusien Etxean izango da, 18:00etatik aurrera.

Ekitaldian izango dira Ainhoa Tirapu, Athletic Clubeko eta Espainiako selekzioko atezain ohia; Ainhoa Azurmendi, psikologoa, ikertzailea eta kirolari ohia, eta ekitaldiaren moderatzaile aktibo eta aurkezle lanetan arituko den Amaia Ugarte, emakumezkoen kirol aditua.

Mahai-inguruan indarkeriarekin zerikusia duten gaurkotasuneko hainbat gai jorratuko dira; hala nola, Gernikako Lointek taldean gertatutakoa edo Jenni Hermosoren kasua; emakume kirolaria berdintasunaren ibilbidean edo oraindik egiteko dagoena.

Tirapuk, Azurmendik eta Ugartek beste gai batzuen inguruko hausnarketa egingo dute ere. Besteak beste, kirol federatuan dagoen diskriminazioa baliabide edo erreferente faltari dagokionez; emakume kirolarien ibilbide baldintzatua, haien ogibidea ziurtatzeko goi-mailako ikasketak egin behar dituztelako edo amatasunak baldintzatzen dituztelako; edo egitura eta tresna guztiak gizonen neurrira egokituta daudelako.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados